Eusko Jaurlaritzak ertzain baten aurka Leioan izan den "seinalatze publikoa" gaitzetsi du
Hainbat kartel agertu dira Leioako ikastetxe baten inguruan, maiatzaren 23an Loiuko aireportuan izan zen Ertzaintzaren dispositiboaren arduraduna seinalatuz.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostiral honetan gaitzetsi egin du ertzain batek maiatzaren 23an Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako zenbait aktibistaren harreran izandako istiluen harira izandako seinalatze publikoa.
Ohar batean, Segurtasun Sailak azaldu du gaur goizean Ertzaintzak abisua jaso duela Leioako ikastetxe baten inguruan ertzain baten irudia zuten kartelak eta mezu hau agertu direlako: “Este es el zipayo responsable del dispositivo que apalizó a los miembros de la flotilla humanitaria. Es un tipo violento con y sin uniforme. Vive en astrabudua. Quedaos con su cara”.
Sailaren arabera, aireportuan istiluak izan ostean, sare sozialetan seinalatu zuten ertzain hori, eta hori Fiskaltzaren aurrean salatu zuen Segurtasun Sailak; beraz, salaketa bat jarrita dago.
Sailak bere zerbitzu juridikoei eman die seinalatze publiko horren beri, egileen aurka egiteko, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du kartel horiek nork jarri dituen jakiteko.
Segurtasun Sailak "larritzat" jo ditu seinalatze horiek, eta elkartasuna adierazi dio kaltetutako agenteari, baita Ertzaintzako kide guztiei babesa eman ere.
Halaber, Segurtasun sailburuak maiatzaren 26an Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian adierazitakoa errepikatu du: "Ez dugu onartuko ertzain, ordezkari publiko edo militanteen ehiza digital eta fisikoa".
Maiatzaren 23an Ertzaintzak Loiuko aireportuan izandako jokabideak polemika eragin zuen, bai Euskal Herrian, bai nazioartean, agenteak ontzidiko aktibisten eta haien zain zeudenen aurka hainbat aldiz kargatzen erakusten zituzten irudiak biral bihurtu baitziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.