Albiste izango dira: Rajoy eta Cospedal Kitchen auziko epaiketan, Liburuaren Eguna eta Ekialde Hurbileko gerraren azken ordua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Cospedal eta Rajoy Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Rajoy eta Cospedal Kitchen auziko epaiketan: Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente ohiak eta Maria Dolores de Cospedal PPren idazkari nagusi izandakoak lekuko gisa deklaratuko dute gaur Auzitegi Nazionalean, Kitchen auziaren gaineko epaiketan.
- Liburuaren Eguna: Liburuaren Egunarekin bat eginez, egileekin topaketak, azokak, ibilbide literarioak eta haurrentzako jarduerak antolatu dituzte Euskal Herrian barrena. Kontsultatu, hemen, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko programazioak.
- Ekialde Hurbileko gerraren azken ordua: Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Ormuzko itsasartean 31 ontziren ibilbideak aldarazi dituela esan du, AEBk Irango portuen aurka aplikatutako blokeoaren ildotik.