Gimenok ziurtatu du ez dela hiru urteko ikasgelen murrizketarik egongo Nafarroako sare publikoan, baina bai itunpeko sarean
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak ukatu egin du bere Sailak "euskararen aurkako erasorik" egin duenik. Geroa Baik eskatu du "aldarri sozial eta politikoa" entzuteko eta itunpekoan datuak berrikusteko, ikasgelak irekita mantentzen saiatzeko. PPNk dio, itunpeko gelak ixtearen atzean "arrazoi teknikorik ez" dagoela, eta "arrazoiak ideologikoak" direla.
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak bere departamentuaren neurriak defendatu ditu ostegun honetan hezkuntza-itunei eta itunpeko sareko ikasgelen murrizketari dagokienez, eta "arbitrariotasunik ez" dagoela adierazi du.
Gimenok adierazi duenez, "eskola publikoan ez da hiru urteko gelen unitaterik murriztuko, 19 ixtea aurreikusita zegoen, baina ez da bakar bat ere itxiko". Bere esanetan, ikastetxe batzuetan murriztu egingo dira, bai, baina beste batzuetan gehitu, eta beraz "orotara" ez da murrizketarik izango sare publikoan.
Hala ere, iragarri duenez, esku artean dituzten aurrematrikula-datuen arabera, itunpeko ikastetxeetan 14 ikasgela itxiko dira.
Kaltetutako ikastolei dagokienez, Sailak "euskararen aurkako erasorik" egin duenik ukatu du. Horri dagokionez, defendatu du sare publikoan D ereduko ikasgelak sartzeak "ezinbestean" duela eragina ikastola jakin batzuetan, jaitsiera demografiko orokorra eta matrikula kopuruarena kontuan hartuta.
Geroa Bai: "Inprobisazio gehiagorik ez"
Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak "positibotzat" jo du Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoan haur-hezkuntzako ikasgelarik ez ixtea, eta, aldi berean, hezkuntza itunduari buruz ere hausnartzeko eta dagoen "aldarri sozial eta politikoa" entzuteko eskatu du, baita datuak berriro aztertzeko ere, "ikasgelak irekita mantentzen jarrai daitekeen ikusteko".
"Inprobisazio gehiagorik ez, atzo ezinezkoa zena gaur neurri batean posible da", esan du Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak egindako iragarpenaren ostean.
Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, "Nafarroako hezkuntzaren etorkizunerako bereziki garrantzitsua den une batean gaude", aldaketa demografikoa aipatuz. "Aurrekontuen egonkortasunak eta datu ekonomikoek aukera ematen dute etorkizunera begirako erabakiak hartzeko", eta, beraz, bere ustez "une aproposa da planifikatzeko, hezkuntza sistemari datozen urteetan kalte egingo dioten erabakirik hartu gabe".
PPN: "Familien askatasunaren aurkako erasoa da"
Javier Garcia PPNk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak adierazi duenez, "ez dago inolako arrazoi teknikorik" itunpeko gelen itxierari eusteko, eta "arrazoi ideologikoak dira Gobernuaren neurri sektario honen atzean". "Zigor bikoitza da, familiei eta Foru Erkidegoko hezkuntza sistemari", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.