EBko estatuburu eta gobernuburuak energiaz, Ormuzko blokeoaz eta Ukrainaz arituko dira, Orban gabe egingo den lehen goi-bileran
Goi-bilera antolatu dute gaur-biharretan Zipren, Europako Kontseiluko txandakako presidentetza Mediterraneoko itsasoko hirugarren uharte handienari dagokiolako. Ostiralean Ekialde Hurbileko gerra izango dute hizpide, Jordania, Siria, Libano, Egipto eta Golkoko goi-ordezkariak bertan direla.
EBko estatuburu eta gobernuburuen goi-bilera, Bruselan. Artxiboko argazkia: EFE
Europar Batasuneko 27 gobernuburu eta estatuburuak Zipren elkartuko dira gaur-biharretan, Ekialde Hurbileko gerra eta Ormuzko itsasartearen itxierak eragindako energiaren krisia mahai gainean dituztela.
Goi-bilera Zipren egingo da, Europako Kontseiluko txandakako presidentetza Mediterraneoko itsasoko hirugarren uharte handienari dagokiolako.
Pasa den otsailaren 28an Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek Iranen aurka abiatutako erasoaldiaren ondotik Ekialde Hurbilean piztutako gerra ere hizpide izango dute agintariek ostiraleko saioan. Gai hori jorratzeko bertan izango dira Jordania, Siria, Libano, Egipto eta Golkoko goi-ordezkariak ere.
16 urteren ondotik, Viktor Orban Hungariako lehen ministroak parte hartuko ez duen lehen goi-bilera izango da. Hauteskunde orokorrak galdu ostean Europar Kontseiluaren bilerara ez joatea erabaki du, nahiz eta Peter Magyarrek kargua hartu bitartean gobernuburu izaten jarraitzen duen. Orain arte, Hungariako gobernuburuak Europar Batasunean hainbat erabaki hartzea eragotzi du, betoa jarrita.
Hain zuzen ere, Hungariak betoa kenduta, Ukrainari 90.000 milioi euroko mailegua ematea eta Errusia zigortzeko pakete berria onartu zuen atzo EBk.
Gaur, goi-bileraren hasieran, Ukrainako egoeraz arituko dira Volodimir Zelenski presidente ukrainarrarekin. Besteak beste, Europar Batasunean sartu ahal izatea eskatuko die, baina gaur-gaurkoz ez dago adostasunik 27 herrialdeen artean.
Energia krisiari aurre egiteko neurriak eta 2028-2034rako aurrekontuak
Europako Batzordeak energiaren krisiari aurre egiteko neurri sorta onartu eta biharamunean, beren jarrera adieraziko dute 27 herrialdeetako gobernuburu eta estatuburuek. Besteak beste, estatu kideek aukera izango elektrizitatearen gaineko zergak jaisteko, energia bonuak eta tarifa sozialak aktibatzeko, familia zaurgarriei hornidura etetea aldi baterako debekatzeko, bai eta zuzeneko laguntzak emateko.
Horrez gain, 2028-2034 aldirako aurrekontuaren lehentasunak eztabaidatuko dituzte, baina ez dute oraindik erabakirik hartuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.