Starmerrek "onartezintzat" jo du Mandelsonen izendapenari buruzko informazioa berari aurretik ez jakinaraztea
Aurreko saioetan egin duen bezala, Mandelsonen aukeraketaren "ardura osoa" bere gain hartu du, eta barkamena eskatu die Epsteinen biktimei. "Argi eta garbi, huts egin nien nire erabakiarekin".
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Estatu Batuetako enbaxadore Peter Mandelsonen —'Epstein auzia' delakoan ikertua— inguruko eskandaluek jota jarraitzen du. Krisia larriagotu egin zen Starmerrentzat joan den astean, jakin zenean Mandelsonek ez zuela gainditu bere aurrekari pertsonal, profesional eta finantzarioei buruko azterketa prozesua.
Gaur, Erresuma Batuko Parlamentuan egin den saioan, lehen ministroa informazioari buelta ematen eta bere alde erabiltzen saiatu da. "Onartezintzat" jo du azterketa egin zuten funtzionarioek bera jakinaren gainean ez jarri izana, eta esan du, jakin izan balu, ez zukeela Mandelson enbaxadore izendatuko.
"Ulertezina da, gertakariak izan ziren bezala, Atzerri Gaietako Ministerioko funtzionarioek erabaki izana euren gainetik zeuden ministroei informazioa ezkutatzea (...) Herritarren gehiengoak ez du politika egiteko modu hori nahi", esan du.
Abenduaren 18an aukeratu zuten Mandelson AEBko enbaxadore, eta bi egun geroago argitaratu zen izendapena. Aurrekari pertsonal, profesional eta finantzarioei buruzko azterketa prozesua hilabete bereko 23an hasi zen. "Mandelson kanporatu ondoren, prozedura aldatu egin nuen, ez dadin inor izendatu, harik eta ebaluazioa gainditu arte", ziurtatu du lehen ministroak.
Aurreko saioetan egin duen bezala, Mandelsonen aukeraketaren "ardura osoa" bere gain hartu du, eta barkamena eskatu die Epsteinen biktimei. "Argi eta garbi, huts egin nien nire erabakiarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.