Trumpek esan du aukera dagoela ostiralean Iranekin bake-negoziazioei berrekiteko
Asteon, Irango Gobernuak argi utzi du Estatu Batuekin berriro biltzeko prest dagoela, baina "beharrezko baldintzak" daudenean. Iran erasoei aurre egiteko "prestatua" dagoela ere esan dute bertako agintariek.
Ameriketako Estatu Batuetako eta Irango ordezkaritzak datorren ostiralean Pakistanen biltzeko aukera dagoela esan du Donald Trump AEBko presidenteak. "Posible da", erantzun dio The New York Post egunkariari, bake-negoziazioei datozen 36-72 orduotan berrekiteko aukerari buruz galdetu diotenean.
Buruzagi estatubatuarrak atzo iragarri zuenez, gaur amaitzekoa zen su-etena luzatzea erabaki zuen, Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte. "Blokeoa mantentzeko agindu diet gure Indar Armatuei, eta, gainerako alderdi guztietan, prest eta operatibo egoteko, eta, ondorioz, su-etena luzatuko dut proposamena aurkeztu eta negoziazioak amaitu arte, emaitza edozein dela ere", jakinarazi zuen sare sozialetan.
Etxe Zuriko maizterrak Pakistango agintariek eskatuta hartu zuen erabakia, Irango Gobernuarekin Islamabaden egitekoak diren elkarrizketen aurrean "proposamen bateratu bat aurkezteko" aukera izan dezan.
Bere aldetik, Irango Gobernuak asteon azaldu du prest dagoela negoziazioei berrekiteko, betiere, horretarako "baldintzak" badira. Erasoei aurre egiteko "prestatuta" dagoela ere esan du.
Su-etena indarrean dagoen arren, Iranek blokeatuta du Ormuzko itsasartea, eta bide beretik, AEBk Irango itsasontzien joan-etorria erabat blokeatuta du.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.