Estatu Islamiarra
Trumpek esan du aukera dagoela ostiralean Iranekin bake-negoziazioei berrekiteko
Asteon, Irango Gobernuak argi utzi du Estatu Batuekin berriro biltzeko prest dagoela, baina "beharrezko baldintzak" daudenean. Iran erasoei aurre egiteko "prestatua" dagoela ere esan dute bertako agintariek.
AEBk maila handiko beste eraso bat egin du Estatu Islamikoaren aurka Sirian, hiru estatubatuar hil ostean
AEBko Indar Armatuek bigarren bonbardaketa sorta bat egin dute larunbat honetan Sirian, Estatu Islamikoaren (ISIS) aurka, abenduan hiru estatubatuar (bi soldadu eta interprete bat) hil ostean. "Gure mezuak indartsu jarraitzen du: gure borrokalariak zauritzen badituzu, munduko edozein tokitan aurkitu eta hil egingo zaitugu; ez du axola zein gogor saiatzen diren justizia saihesten", ohartarazi du AEBko Komando Zentralak (Centcom).
Sueida eskualdeko borrokak amaitutzat eman ditu Siriako Gobernuak
Inguruan nolabaiteko lasaitasun tirabiratsua da nagusi, biktimei arreta emateko korridore humanitarioen irekiera prestatzen ari diren bitartean. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, mila pertsona hil dira.