Taylor Swiftek Vienako hiru kontzertuak bertan behera utzi ditu eraso terrorista baten mehatxuagatik
Taylor Swiftek asteburuan Vienan (Austria) eman behar zituen hiru kontzertuak bertan behera geratu dira, Gobernuak balizko eraso terrorista bat baieztatu ostean. Austriako Poliziak hiru susmagarri atxilotu ditu, 19, 17 eta 15 urtekoak. Ikertzaileen arabera Estatu Islamikoari leialtasuna zin egin diote. Susmagarri nagusiak aitortu du estadioaren aurrean immolatzeko asmoa zuela, eta lehergai baten fabrikazioa aurreratua zuen.
Austriako Barne ministroak, Gerhard Karner, esan du "tragedia bat saihestu" dela, baina egoera "serioa" dela.
Egoera horren aurrean, Londresko Polizia Metropolitarrak inteligentziako informazio guztia aztertuko du Taylor Swiftek Londresen emango dituen kontzertuen aurretik. Swiftek Londresko Wembley estadioan joko du abuztuaren 15etik abuztuaren 20ra bitartean. Atentatu terroristaren saiakeraz gain, joan den astean hiru neska hil zituzten Erresuma Batuan, abeslariaren tematikako musika-tailer batean.
"Poliziak inteligentzia informazio guztia aztertuko du, arriskuak ebaluatu eta erabakiak hartuko ditu", adierazi du Diana Johnsonek, Erresuma Batuko Poliziaren Estatu Idazkaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeriako ustezko kasu baten ostean
Hildakoa laugarren solairutik erori da, ikerketaren arabera, balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zenean, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean (lehen Twitter) Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.