Torturen zazpi biktimak ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziak euren kasuak berriro ireki ditzan
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia tortura kasu hauek ez ikertzeagatik. Giza Eskubideen Behatokiak iragarri du auzia Nazio Batuen Erakunderaino eramateko prest daudela.
Torturaren zazpi biktimak ekimen bateratua abiatu dute, Espainiako justiziari eskatzeko euren kasuak berriro ireki eta ikertu ditzala. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia azken urteotan, tortura kasu hauek ez ikertzeagatik.
Oihan Ataun, Patxi Arratibel, Mikel San Argimiro, Martxelo Otamendi, Xabier Beortegi, Iñigo Gonzalez eta Bea Etxebarria dira ekimena abiatu dutenak, eta gaur Iruñean agerraldia egin dute, Oscar Sanchez eta Iratxe Urizar abokatuekin batera. Azken horrek, Giza Eskubideen Behatokiaren izenean hitz egin.
Urizarren hitzetan, "torturak Euskal Herrian duen historia luzea da, eta luzea da, baita ere, Espainiak instantzia ezberdinetatik jaso duen kondenen zerrenda". Raul Fuentesen eta Iratxe Sorzabalen kasuak ekarri ditu gogora, azpimarratzeko tortura kasuek ez dutela preskribatzen. Hala esan zuen Nazio Batuen Torturaren aurkako batzordeak, Fuentesen kasuan, eta Auzitegi Nazionalak, Sorzabalenean. "Horrek eraman gaitu pausoa ematera. Hemen zazpi tortura kasu ditugu, aitorpen hori jaso dutenak instantzia altuenetatik, eta ez da ezer egin", gaineratu du.
Biktimen izenean, Otamendik hartu du hitza. "Torturatuak bi aldiz dira biktima. Poliziaren biktima dira eta Justiziaren biktimak ere badira, salaketak ez ikertzeagatik", adierazi du.
Tortura kasuen aurrean magistratuek ezer ez esateak "estatu baten kalitate demokratikoa" zenbaterainokoa den erakusten duela azaldu du. "Guk ez genuke hemen egon behar torturatu ez bagintuzte. Eta torturatuak izanda ere, ez genuke hemen egon behar. Espainiak estatu demokratikoa izan nahi badu, automatikoki bete beharko lituzkeelako Estrasburgotik jasotako sententziak".
GEBehatokiak adierazi du Nazio Batuen Erakunderaino iristeko prest daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.