Ur epelak Antartikara hurbiltzen ari dira, eta horrek izotza behetik urtzeko arriskua sortzen du
Ikertzaileek ozeanoko aldaketen lau hamarkada berreraiki dituzte, eta, lehen aldiz, behaketa zuzenen bidez baieztatu ahal izan dute berotze globala modu kezkagarrian ari dela aldarazten Ozeano Australeko korronteak. Aldaketa horiek planeta osoan karbonoa eta beroa erregulatzeko ozeanoek duten gaitasunean eragiten dute.
Antartika. Europa Pressen artxiboko argazkia.
Ozeano sakoneko ur beroak Antartikara modu arriskutsuan hurbiltzen ari dira, eta izotz-plataformak behetik urtzeko mehatxua dakarte. Kritikoa izan liteke hori, izotz plaka horiek ezegonkortzeak mundu osoko itsas maila nabarmen handitzea eragin lezakeelako.
Communications Earth and Environment aldizkarian gaur argitaratu dituzte Cambridgeko Unibertsitatea buru duen nazioarteko ikertzaile talde batek egindako lanaren emaitzak. Ikertzaile horiek hainbat hamarkadatan itsasontziek eta gailu flotatzaile robotikoek hartutako neurketa ozeanikoak bildu dituzte, eta frogatu izan dute "ur sakon zirkunpolarra" izeneko masa bero bat hedatzen ari dela, eta Antartikako plataforma kontinentalera gerturatzen.
Ikertzaileek ozeanoko aldaketen lau hamarkada berreraiki dituzte, eta, lehen aldiz, behaketa zuzenen bidez baieztatu dute berotze globala modu kezkagarrian ari dela aldarazten Ozeano Australeko korronteak. Aldaketa horiek planeta osoan karbonoa eta beroa erregulatzeko ozeanoek duten gaitasunean eragiten dute.
"Kezkagarria da, ur bero hori Antartikako izotz plataformen azpitik iragaz daitekeelako, horiek behetik urtu dezake eta, ondorioz, ezegonkortu", adierazi du Joshua Lanham Cambridgeko Earth Sciences ikerketaren egile nagusiak. Zehaztu duenez, klima ereduek aurreikusi zuten berotze globalaren ondorio hori, baina ezin izan dute, orain arte, datuekin egiaztatu.
Izotz plataformek zeregin garrantzitsua dute, Antartika barruko izotz geruzak eta glaziarrak eusten baitituzte; horiek itsasoaren maila 58 metro inguru igotzeko adina ur geza gordetzen dute orotara, Unibertsitateak lanaren laburpenean nabarmendu duenez.
Ur hotzeko masa batek babesten ditu izotz-geruza horiek, eta horrek eragozten du urtzea, baina orain badirudi zirkulazio ozeanikoa aldatu egin dela; "norbaitek ur beroaren txorrota ireki izan balu bezala da, eta ura berotzen ariko balitz bezala", adierazi du Ozeanografiako Scripps Erakundeko (Kaliforniako Unibertsitatea) Sarah Purkey irakasle eta ikertzaileak.
Poloak inguratzen dituzten uretan ur oso hotz eta trinkoa sortzen da, ozeanoaren sakonera hondoratzen dena, eta hondoratu ahala, beroa, karbonoa eta nutrienteak xurgatzen ditu, eta korronte sare globala abian jartzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gazte bat atxilotu dute Gipuzkoan, 764 Sareko Espainiako erreferente nagusitzat jota
Ertzaintzak, Mossos d'Esquadrak eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute. 2026ko urtarriletik apirilera bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egozten diote.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
La Oreja de Van Goghen abestiak ardatz, Donostia ezagutzeko tour turistiko bat sortu dute
Lander Agirreurreta donostiarrarekin batera, pop talde ezagunaren abestietan aipatzen diren txokoak bisitatu ditugu.
Txosnetan ez da kontzerturik egongo abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertu horiek bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.