Zortzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak otsailean Sadarren izandako istiluen harira
Indar Gorriko kideak dira guztiak eta desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen dizkiete. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Espainiako Poliziak zortzi lagun atxilotu ditu Nafarroan joan den otsailaren 21ean Sadarren Osasunak ete Real Madrilek jokatutako partidaren amaieran izan ziren istiluen harira. Desordena publikoak eta agintaritzaren aurkako atentatua leporatzen dizkiete. Indar Gorrikoak dira atxilotutako guztiak.
Egun hartan, partidaren amaieran, Sadarko segurtasun langileak hego-harmailara joan ziren —Indar Gorri taldekoak egon ohi dira hor—, ustez, zelaira botila bat bota zuen zale bat identifikatzera. Istiluak sortu ziren eta Espainiako Polizia zale batzuen aurka oldartu zen, harmailetan eta estadioko korridoreetan.
Bi pertsona atxilotu zituzten, eta beste bi, zauritu. Zaurituetako bat ospitalera eraman behar izan zuten. Bi agente arin zauritu ziren, Poliziaren arabera.
Istiluekin erlazionatuta, lau lagun atxilotu zituzten martxoan, eta beste zortzi gaur. Operazioak zabalik jarraitzen du.
Espainiako Poliziak adierazi duenez, behin estadioa hustea lortu zenean, kanpoan hasi ziren istiluak. Ohar batean adierazi duenez, Sadar kanpoaldean zeuden 30 bat laguneko talde bat "objektu sendoak eta zaborrontziak jaurtitzen hasi zitzaizkien Poliziaren Esku-hartze Unitateko hiru kideri, eta polizia gehiagok lagundu behar izan zieten, kanpora irteteko atea blokeatuta utzi zuten eraso bortitzen aurrean".
Nafarroako Poliziaren Buruzagitza Nagusiko Probintziako Informazio Brigada ari da polizia-operazioa egiten, eta zabalik jarraitzen du.
Otsaileko istiluen ondoren poliziaren jardueraren aurkako manifestazioa deitu zuen Sadar Bizirik kolektiboak gaurko atxiloketak salatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.