Osasunak barne ikerketa abiatuko du Sadarren gertatutakoa argitzeko
Larunbatean izan ziren istiluak, estadioan bertan, Osasuna eta Real Madrilen arteko norgehiagoka amaitu ostean. Horietan, bi pertsona atxilotu zituzten (bat ospitalera eraman behar izan zuten) eta beste bat zauritu zuten.
Istiluak izan ziren larunbat arratsaldean Sadar estadioan, Osasunak eta Real Madrilek jokatu duten partidaren amaieran. Bi pertsona atxilotu zituzten, eta Espainiako Poliziaren oldarraldian zauritutako bi zaleetako bat ospitalera eraman behar izan zuten. Osasunak agiria kaleratu du gertakariak gaitzesteko, eta ikerketa agindu du.
Antza denez, Sadarko segurtasun langileak hego-harmailara joan dira ustez zelaira botila bat bota duen zale bat identifikatzera. Ondoren, Espainiako Polizia zale batzuen aurka oldartu zen, harmailetan eta estadioko korridoreetan.
Bi pertsona atxilotu zituzten, eta beste bi, zauritu. Zaurituetako bat ospitalera eraman behar izan zuten. Bi agente ere arin zauritu ziren, Poliziaren arabera.
Ohar baten bidez, Osasunak gaitzetsi egin ditu Sadarren izandako istiluak, “ikara uneak” sortu zirelako zaleak estadiotik ateratzen ari zirenean.
"Osasunak barne ikerketa bat egingo du Real Madrilen aurkako partidaren ostean izandako gertakariak argitzeko", iragarri du bere webean.
Indar Gorri: "Hau ez zen atzo hasi eta ez da bihar bukatuko"
Indar Gorri taldearen hitzetan, larunbatean jazotakoa "gure zelaian eta Ligako gainerako estadioetan Poliziak duen zigorgabetasunaren ondorioa da".
Nafarroako EH Bilduk salatu du Poliziaren jokabidea gehiegizkoa izan dela
Elkarretaratzea martxoaren 6an
Bestalde, Sadar Bizirikek kaltetutako jarraitzaileei eskatu die jar daitezela plataformarekin harremanetan, eta elkarretaratzea deitu du martxoaren 6rako. Egun horretan, Mallorcaren aurka jokatuko du talde gorritxoak.
Jupol polizia sindikatuak Osasuna kritikatu du
Jupol sindikatuak gogor kritikatu du Osasuna "errealitatetik urrun dagoen gertakarien kontakizun bat egiteagatik".
X sare sozialean zabaldu duenez, Osasunak argudiatu du polizia-operazioa "taldearen segurtasun dispositiboari laguntzeko eta bere instalazioetan segurtasuna bermatzeko" egin zela, eta "oso larritzat" jo ditu adierazpen horiek.
Te puede interesar
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.