Aske gelditu dira Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik atxilotutako 28 pertsonak
Horietako hamaseiri desordena publikoaren delitua leporatu diete. Gainerako hamabiei, horrez gainera, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua ere egotzi diete.
Aske geratu dira, Vito Quiles ultraeskuindar asaldatzailearen ekintza baten harira, urriaren 30ean izandako istiluetan parte hartu zutelakoan asteazken honetan Iruñerrian atxilotu zituzten 28 lagunak.
Horietako 16 asteazkenean bertan gelditu ziren aske. Desordena publikoak leporatzen dizkiete.
Gainerako 12 lagunei, horrez gainera, agintaritzako agenteen aurkako atentatua ere leporatzen diete, eta ostegunean gelditu dira aske, epailearen aurrean deklaratu ondoren.
Nafarroako Unibertsitateak bertan behera utzi zuen azkenean urriaren 30erako deitu zuen Vito Quiles ultraeskuindar polemikoaren ekitaldi hura.
Hala eta guztiz ere, manifestari antifaxisten eta Polizia Nazionaleko agenteen arteko liskarrak izan ziren, bai unibertsitate esparruan, baita Iruñeko Iturrama auzoko kaleetan ere.
Polizia Nazionalak amaitutzat eman du operazioa, baina ikerketak zabalik jarraitzen du. Aste honetan egindako atxiloketak azaroaren 21ean egindako laurei gehitu behar zaizkie.
EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Grande-Marlaskari
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari atxiloketa horien eta poliziaren jardueraren inguruan galdegin dio EH Bilduk, eta Senatuan azalpenak eman ditzala eskatu dio.
Alderdi abertzaleak atxiloketak eta poliziaren jardunaren "desproportzionaltasuna" salatu ditu; "atxiloketak etxeetan, ikastetxeetan, poliziaren presentzia masiboa eta neurriz kanpoko akusazioak" aipatu ditu.
EH Bilduk "antifaxismoaren eta protesta sozialaren kriminalizazioa" salatu du eta "mobilizaziorako eskubidea" aldarrikatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera