28 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioa amaitu da, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.
Iruñean izandako istiluak, pasa den urrian. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Polizia Nazionalak 28 pertsona atxilotu ditu asteazken honetan Iruñerrian, desordena publikoak eragitea eta autoritatearen aurkako atentatua leporatuta.
Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak Nafarroako Unibertsitatean egitekoa zuen ekitaldiaren harira pasa den urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluekin lotuta egin dituzte atxiloketak.
Azkenean hitzordua bertan behera gelditu zen arren, istiluak izan ziren manifestari antifaxisten eta Espainiako Polizia Nazionaleko agenteen artean, bai unibertsitate esparruan, bai Iturrama auzoko kaleetan ere.
Gainera, bi lagun atxilotu zituzten, eta bost zauritu izan ziren.
Espainiako Polizia Nazionalak operazioa amaitutzat eman du, baina ikerketak zabalik jarraitzen du. 28 atxilotuetatik 16 aske utzi dituzte, eta gainerako 12ak ostegun honetan igaroko dira epailearen aurretik.
Urriaren 30eko gertakariei lotuta, pasa den azaroaren 21ean lau pertsona atxilotu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera