Gizon bat atxilotu dute Donostian, Egia auzoan izandako sexu-erasoaren egilea delakoan
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederreko lorategietan.
Gizon bat atxilotu dute Donostian, Egia auzoan izandako sexu-eraso baten egilea delakoan. Salaketaren arabera, joan den larunbatean izan zen erasoa, ostalaritza establezimendu batean.
Erasoa gaitzesteko, Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak elkarretaratzea deitu du biharko, 11:45ean, Alderdi Ederreko lorategietan.
Udaltzaingoak hartu du bere gain ikerketa.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera