Irungo taxilariek salatu dute eraso "basati bat" izan dela, eta indarkeria areagotu egin dela ohartarazi dute
Pikoketa kalean lanean ari zela, taxilari bati hainbat lagunek eraso egin zioten, eta masailezurra hautsi eta begi batean isuri bat eragin zioten.
Irungo taxilariek apirilaren 4ko gauean izandako "eraso basati" bat salatu dute. Orain eman dute gertakarien berri, eta sektorean indarkeria areagotu egin dela ohartarazi dute. Pikoketa kalean izan zen erasoa. Zerbitzuan zegoen taxilari bati errieta egin zion talde batek, eta likidoz beterik zegoen edalontzi bat jaurti zuten ibilgailuaren kontra.
Gidaria ibilgailutik kargu hartzera atera zenean, bizkarretik eraso egin zioten eta bortizki kolpatu zuten, Taxi Bidasoa elkarteak ohar batean azaldu duenez. Herriko 59 profesional biltzen ditu elkarteak.
Erasoaren ondorioz, masailezurra hautsi zioten taxilariari, ezkerreko begian isuri handia izan zuen eta beste zauri larri batzuk izan zituen.
Hainbat egunetan proba medikoak egin ondoren, gaixoari larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten joan den astean, kolektiboak emandako informazioaren arabera.
Irungo Udaltzaingoa gertakarien ikerketaz arduratu da, eta sektoreak salatu duenez, indarkeria gero eta handiagoa da. Horren ondorioz, gero eta taxilari gehiagok ez dute gaueko ordutegian lan egin nahi, beste eraso batzuen beldur.
Testuinguru horretan, onartezina iruditzen zaie funtsezko zerbitzu bat ematen dutenek bizimodua atera ala osotasun fisikoa arriskuan jarri artean aukeratu behar izatea, eta segurtasuna indartzeko neurriak eskatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak