Mugikortasun iraunkorrari eta elikagaien industriari lotutako LHko bi titulu berri onartu ditu Eusko Jaurlaritzak
Onartutako curriculumak honako hauek dira: Mugikortasun Seguru eta Jasangarrirako Prestakuntzako Goi-mailako Teknikaria eta Oliba-oliogintzako eta Ardogintzako Teknikaria.
Upategi bateko irudia, ikasitako zikloetako batek izan dezakeen lan-irteeretako bat. Argazkia: EITB.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Lanbide Heziketako bi titulu berriren curriculumak ezartzen dituzten dekretuak onartu ditu asteazken honetan egin duen bileran: bata mugikortasun jasangarri eta seguruari lotua, eta bestea, elikagaigintzari.
Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak, dekretuak aurkeztu ditu Kontseiluan, "Lanbide Heziketa produkzio-sarearen beharrekin eta egungo gizarte-erronkekin bat etor dadin, prestakuntza-eskaintza zabalduz eta ikasleen enplegagarritasun-aukerak hobetuz".
Mugikortasun iraunkorrari buruzko prestakuntza
Alde batetik, Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako Prestakuntzako goi-mailako teknikaritzako heziketa-zikloaren curriculuma onartu da, 2.182 orduko goi-mailako titulazioa (120 ECTS kreditu).
Zikloaren helburua da bide-hezkuntzaren, mugikortasunaren segurtasunaren eta garraioaren iraunkortasunaren arloko prestakuntza-ekintzak diseinatu, eman eta ebaluatzeko gai diren profesionalak prestatzea, bide-segurtasunaren, garraiobideen erabileran bizikidetzaren eta ingurumen-iraunkortasunaren alorretan. Lanbide-trebakuntzak eginkizun hauek hartzen ditu bere baitan: gidarien prestakuntza, bide-hezkuntzako programak garatzea, mugikortasun-planak egiten parte hartzea eta erakunde publiko eta pribatuei mugikortasun seguru eta iraunkorraren arloan aholkularitza ematea.
Lan-aukerei dagokionez, nabarmentzekoak dira bide-prestakuntzako irakaskuntza, autoeskolen zuzendaritza, bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako ikastaroak ematea eta administrazioetako eta erakundeetako hezkuntza-programetan eta mugikortasun-planetan parte hartzea.
Olioei eta ardoei buruzko prestakuntza
Onartutako bigarren dekretuak Oliba-oliogintza eta Ardogintzako teknikariaren heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen du. Erdi-mailako titulazioa izango da, 2.182 ordukoa.
Heziketa-ziklo horrek ikasleak prestatzen ditu oliba-olioak, ardoak eta beste edari batzuk elaboratzeko, eraldatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko, enbalatzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak garatzeko, produktuaren kalitatea eta elikagaien segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzen dela bermatuz. Lanbide-profilak honako hauekin lotutako gaitasunak biltzen ditu: erauzketa- eta hartzidura-prozesuen kontrola, produktuen egokitzapena, kalitate-kontrola, instalazioen kudeaketa eta merkaturatzea, trazabilitatea, landutako produktuen osasungarritasuna eta ekoizpenaren iraunkortasuna.
Tituludunek olio-errotetan, upeltegietan eta elikagaien sektoreko enpresetan egin ahal izango dute lan, bai enpresa txikietan, bai handietan, produkzioan, kalitate-kontrolean eta merkaturatzean funtzio teknikoak izango dituzte.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, bi zikloak gero eta eskari handiagoa duten eremuetara bideratuta daude, eta eraldatzen ari den lan-merkatu baterako prestatzen laguntzen dute, prestakuntza praktikoa, eguneratua eta enplegura bideratu izan dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Txosnetako kontzertuak bertan behera hiru egunetan: abuztuaren 5ean Gasteizen, 14an Donostian eta 26an Bilbon
Kontzertuak bertan behera geratu dira ikuskizunetako langileek deitutako grebaren ondorioz.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.