Castro Urdiales
Gorde
Kendu nire zerrendatik

43 urteko bizkaitar bat itota hil da Castro Urdialesen, Oriñongo hondartzan

Abisua 17:45 aldera jaso zuten. Erreskatatzaileek uretan flotatzen topatu zuten biktima, eta larrialdietako taldeek ahaleginak egin zituzten arren, ezin izan zuten suspertu.

(Foto de ARCHIVO)

Playa de Oriñón



REMITIDA / HANDOUT por TURISMO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

11/5/2021

Oriñongo hondartza, Castro Urdialesen. Artxiboko argazkia: Europa Press

43 urteko bizkaitar bat hil da larunbat arratsaldean Castro Urdiales udalerriko Oriñongo hondartzan, itota, larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.

17:45 aldera jaso zuten abisua 112 Larrialdiei Aurregiteko Zentroan, eta bertan zerbitzua ematen duten osasun arloko langileak mobilizatu zituzten. 

Erreskatatzaileek ur gainean topatu zuten biktima, Oriñongo itsasadarraren bokalean, eta uretatik atera zuten bihotz-biriketako bizkortzea egiteko. 

Larrialdietako langileek ahaleginak egin zituzten arren, ezin izan zuten suspertu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Naturaren legea, Cabarcenon: Zambi elefante eme mitikoa hil egin da, taldekideen arteko borroka baten ostean

50 urteko Zambi 1994an iritsi zen Cabarcenora, Alemaniatik, eta parkeko emeen artean zaharrenetako bat zen. Gatazka astelehen honetan gertatu zen, kideen arteko hierarkia ezartzeko borroka batean; horrelako liskarrak ohikoak izaten dira. Lau kume izan zituen Zambik Chisco bere bikotekidearekin batera, eta biak ala biak funtsezkoak izan ziren parkeko ugalketa-programa arrakastatsuan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X