Trumpek aurreratu du AEBk eta Iranek igandean sinatuko dutela gerrari amaiera emango dion akordioa
Irango Gobernuak, aldiz, baztertu egin du AEBrekin datozen 24 orduetan akordioa sinatuko duenik, Pakistango lehen ministroak eta Trumpek berak gaur bertan esandakoa ukatuz. "Datozen egunetan" itxiko dute ituna, zehaztu duenaren arabera.
AEBko presidente Donald Trumpek iragarri du igandean hitzartuko dutela AEBk eta Iranek gerrari amaiera emangio dion bake akordioa, eta horrenbestez, berehala irekiko dutela Ormuzko Itsasartea.
"Akordioa bihar bertan sinatuko dugu, eta behin sinatuta Ormuz GUZTIONTZAKO ZABALIK egongo da", idatzi du Truth Social sare sozialean.
Trumpen mezua Pakistanek gaur goizean iragarritakoaren haritik dator. Izan ere, bitartekari lanetan ari den aipatu herrialdeak jakitera eman du 24 orduren buruan sinatuko dutela ituna telematikoki.
Nolanahi ere, mezu hori zabaldu eta gutxira, Irango Atzerri Ministerioak baztertu egin du akordioa bihar sinatuko denik, eta "datozen egunetan" itxiko dutela zehaztu du.
Bere mezuan, Trumpek ziurtatu du lortu dutela Islamiar Errepublikak bere anbizio nuklearrei uko egitea: "Dagoeneko ez dute nahi arma nuklear bat, eta ez dute izango; ez erosita, ezta beste edozein modutan ere", baieztatu du.
AEBko gobernuburuaren esanetan, akordioak ez du Iranekin "diru trukerik" jasotzen, eta AEBri utziko omen dio Iranen uranioa suntsitzen.
Iranek baztertu egin du bihar ituna egongo denik
Irango Gobernuak baztertu egin du AEBrekin datozen 24 orduetan akordioa sinatuko duenik, Pakistango lehen ministroak gaur bertan esandakoa ukatuz. "Datozen egunetan" itxiko dute ituna, zehaztu duenaren arabera.
"Bihar ez dugu ezer sinatuko, itxaron egin beharko dugu data zehatza jakiteko", esan du Atzerri Gaietako iraniar bozeramaile Esmaeil Baqaeik, Irango IRIB telebista publikoak jaso duenez.
Gerraren amaiera
Baqeik azaldu du litekeena dela datozen egunetan akordioa ixtea, nahiz eta azpimarratu duen "zuhur" jokatu behar dutela horri buruz hitz egitean.
Iraniar eledunak berretsi du testuan gerraren amaieraz hitz egiten dela, baina oraingoz ez diotela gai nuklearrari heldu.
Pakistanek esan du 24 orduan iritsiko dela akordioa
Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak gaur goizean iragarri duenez, AEBk eta Iranek "inoiz baino gertuago" dute bake akordioa.
"Inoiz baino hurbilago gaude bake akordio bat lortzetik. Datozen 24 orduetan bake ituna elektronikoki sinatzeko prestatzen ari da Pakistan, eta hurrengo astean elkarrizketa teknikoak hasiko dituzte ", adierazi du Sharifek X.
"Behin betiko testu adostua" lortu zen
Era berean, Pakistango agintariak eskerrak eman dizkie AEBri eta Irani "negoziazio prozesuan erakutsitako jarregatik", eta aliatuei babesa agertu die, akordio hori bake iraunkorra izango dela iritzita.
Sharifek berak goizaldean baieztatu du Washingtonek eta Teheranek "behin betiko testu adostua" lortu dutela.
"Iran da gerraren irabazlea"
Pakistanek baieztatutako bide telematikoa bat dator Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak larunbat honetan bertan aurreratutakoarekin. Bere iritziz, akordioak bi zati ditu; lehenengoa, atzerrian blokeatutako aktibo irandarrak askatzean, Ormuzeko itsasartearen blokeoari amaiera ematean eta fronte guztietan, Libanon barne, liskarrak amaitzean oinarritzen da.
Zentzu horretan, Irango telebistan Araqchik esan du "Iran gerraren irabazlea" dela. Bitartean, AEBko presidente Donald Trumpen Administrazioak ere akordioa gertu zegoela aurreratu du, eta "helburu nagusiak" betetzea, Ormuz berriro irekitzea eta Irango programa atomikoa desegiteko oinarriak ezartzea jarri ditu lehentasun.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.