Dena prest Amurrion, Araba Euskaraz jaia ospatzeko
2026ko Araba Euskaraz jaiaren aurkezpenean ateratako argazkia.
Milaka lagun espero dira igande honetan Amurrion, Arabako Ikastolen jaiaz gozatzen, "Taupadak berpiztu!" lelopean.
Azken lau urteetan Arabako zortzi ikastolek elkarlanean antolatu dute Araba Euskaraz jaia Gasteizko Olarizu parkean. 2026ko edizioari begira, Amurrion ospatzea erabaki zuten, eta jaiaren antolakuntzaren pisurik handiena Aresketa ikastolak hartu du bere gain, nahiz eta Arabako gainerako zazpi ikastolek ere lagundu. Seigarren aldia da Amurrioren esku geratzen dela Araba Euskarazen antolaketa, eta gogotsu heldu diote erronkari.
Unai Mendizabal Araba Euskaraz Kultur Elkarteko lehendakariak aurkezpenean nabarmendu zuenez, "gure nahia euskararen taupadak indartzea eta euskara herritar guztiengana iristea da; ez soilik ikastolan, baizik eta kalean, plazan eta eguneroko bizitzan". "Araba Euskaraz ez da lurralde baten jai soil bat, ikastolek euskararen biziberritzean eta transmisioan jokatzen duten paper aktiboaren erakusleiho nagusietako bat baizik", defendatu zuen.
"Ikastolen sorreratik jauzi handia eman da euskalduntzean, baina erabileraren atzeraldiaren eta euskararen aurkako oldarraldien aurrean, erantzun bateratu bat emateko garaia da", adierazi zuen eta, horregatik, "erakunde publikoen eta herrigintzaren indarrak batzeko deia" egin zuen Mendizabalek, "Araba Euskaraz topagune alai bat izateaz gain, hizkuntza eskubideak exijitzeko aldarrikapen espazio bat ere badela" azpimarratuz.
Hiru gunetan banatutako egitaraua
Goizeko 10:00etan hasiko da jaia, Aresketa Ikastolan egingo den inaugurazio ekitaldiarekin.
Ondoren, herri osoan zehar banatuta, hiru gune nagusi antolatu dira adin eta gustu guztientzako eskaintzarekin:
- 1. gunea, Bihotza Parkean: Dantza topaketa, Herri Kirolak, Ugarte Otxotea, Belgorri, EH Sukarra eta Akerbeltz. Lehen Hezkuntzako ikasleen Erronka. DBHkoen erronka, berriz, gune guztietan zehar jokatuko da. Hemen kokatuko dira APDEMAren txokoa, Haurren Basoa eta Berriaren Txokoa. Euskaltelen Bizikleta Kukaña ere bertan kokatuko da.
- 2. gunea, Txinparta: Porrotx eta Marimotots, NUN Gazte Talent, Ganibet, Nafarroa 1512 eta Bad Sound. Argitxo eta Kaiku txokoak, eta Eroskiren elikadura eskola.
- 3. gunea, Taupadak: Zumba, Loa eta Laia zuzenean, Yogurina Borova eta Patxi eta Konpania. Puzgarriak eta Makusi gunea. Kirikiño Aisialdi Taldeak tailerrak eta jolasak eskainiko ditu, eta Amurrioko Xake Taldeak xake partidak antolatuko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.