Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, gazte bati lapurreta egiten eta hiltzen saiatzea egotzita
Atxilotua, 27 urtekoa, 21 urteko mutil baten furgonetan lapurreta egiten saiatu da lagun batekin, eta biktimak aurre egin die.
Ertzaintzaren ibilgailu baten irudia
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du ostiralean Gasteizen, 21 urteko gizon bat hiltzen saiatzea egotzita. Biktimari ebakiak egin dizkio besoetan, erasoari aurre egiten saiatu denean. Eraso egin aurretik, atxilotua eta beste pertsona bat biktimaren furgoneta indarrez irekitzen saiatu dira, barruan lapurtzeko asmoz, baina biktima barruan zegoen, eta aurre egin die.
Segurtasun Sailaren arabera, erasoa 19:45 aldera gertatu da, San Kristobal auzoan, unibertsitateen inguruan.
Bi pertsona hainbat ibilgailu indarrez irekitzen saiatu dira, barruan lapurtzeko asmoz, eta furgoneta baten atzeko aldea irekitzen saiatu direnean, barruan zegoen gaztea ibilgailutik atera da, eta aurre egin die.
Lehen borroka
Biktima ustezko lapurretako baten atzetik abiatu da, harrapatu egin du, eta borrokan hasi dira, kalean. Ustezko lapurrak mehatxu egin dio, eta biktima inguruko taberna batera sartu da; ustezko erasotzailea atzetik segika zuela.
Taberna barruan, erasotzaileak barrako edalontzi bat hartu du, hautsi, eta eraso egin dio. Biktima bere burua babesten saiatu da, besoak aurrean jarrita, eta erasotzaileak hainbat ebaki egin dizkio. Antza denez, erasotzailea lepo inguruan zauriak egiten ere saiatu da, eta belarri batean ere egin dio ebakia.
Borrokan ari zirela, biktima eta erasotzailea lurrera erori dira, eta orduan heldu dira bertara Ertzaintzaren patruilak, eta banandu egin dituzte.
Zauritua, Txagorritxura
Agenteak biktimak beso batean zuen odoljarioa geldiarazten saiatu dira, eta anbulantzia bat bidaltzeko eskatu dute. Bertan artatu ondoren, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak, bere aldetik, 27 urteko erasotzailea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman du, beharrezko eginbideak egin eta epailearen esku uzteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira
VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.
Ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irungo ordainlekuan, Bilborako noranzkoan
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera.
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.