TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irungo ordainlekuan, Bilborako noranzkoan

Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera.

Bilborako bidean sortu dira pilaketak. Argazkia: @trafikoaEJGV

Abuztuaren 1a izaki, udako irteera operazio betean gaude, eta, ondorioz, ibilgailu ugari pilatu dira AP-8ko Irungo ordainlekuan (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan; 8 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez zabaldu duenez, trafiko handia dago Frantziatik penintsularen hegoaldera.

AP-8ko beste puntu batzuetan ere izan dira ilarak. 5 kilometrorainoko ilarak sortu dira Zarauzko ordainlekuan, eta Hernanin, gasolina zerbitzugunearen parean ere, pilaketak izan dira goizean; 09:30etik aurrera, baina, normaltasuna nagusitu da bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X