TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean

Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.

N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunea, Gasteizen. Artxiboko argazkia: EITB

Europatik Iberiar penintsularen hegoaldera doazen ibilgailuen joan-etorri handia tarteko, auto ilarak sortu dira goizean goizetik Euskal Herriko errepide sare nagusian. Udako irteera operazioa gaur abiatu da, uztaila amaitzearekin batera. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ilarak sortu dira goizean goizetik Gasteizen, N-622 eta A-1 errepideetan.

N-622 eta A-1 errepideek bat egiten duten tokian, hain justu, ilarak 5 kilometrorainokoak izatera iritsi dira.

Ibilgailu kopuru horrek bost kilometro inguruko auto ilarak eragin ditu A-1 errepidean, Gasteizen, Madrilera bidean.

Asteburuan trafiko dentsitate handia espero da, oporretatik datozenei oporlekura doazenak batuko baitzaizkie abuztuko lehen asteburuan.

Irteera operazioa

Abuztuko lehen asteburu honetan, Frantziatik eta Europako gainerako herrialdeetatik Portugalera eta Afrika iparraldera doan nazioarteko trafikoa handia izango da. 

Trafiko Zuzendaritzak seinale bereziak jarriko ditu, trafikoa joan-etorria bermatzeko eta bide segurtasuneko arriskuak gutxitzeko, hainbat puntutan: AP-1 autobideko irteeran eta N-622 errepideko lotunean, Etxebarri Dibiñan, Gasteizko noranzkoan, eta N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Gasteizen, Madrilerako noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X