DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakion ostiraletik desagertuta dagoen 14 urteko neska baten bila ari dira

VOST Euskadik 14 urteko Olaiaren desagerpenaren berri zabaldu du. Adingabea uztailaren 31n ikusi zuten azkenekoz Bakion, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana. Haren inguruko informaziorik duenak 112ra deitzeko eskatu dute.

VOST Euskadi solicita la colaboración ciudadana para localizar a Olaia, una menor de 14 años desaparecida el 31 de julio en Bakio. Cualquier información debe comunicarse al 112.

14 urteko neska bat desagertuta dago ostiraletik, uztailaren 31tik, Bakion (Bizkaia). VOST Euskadik gaur eman du haren desagerpenaren berri, herritarrei laguntza eskatzeko.

Elkarteak zabaldutakoaren arabera, Olaia Bakion ikusi zuten azkenekoz, eta baliteke Bilborako autobusa hartu izana.

VOST Euskadik 112 larrialdietarako zerbitzura deitzeko eskatu dio haren berri duen orori. Oraingoz, ez dute desagerpenaren inguruabarrei buruzko xehetasun gehiagorik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X