39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Espainiako Poliziak 39 urteko gizon bat atxilotu du ostiralean Santanderren, 27 urteko bikotekidea hiltzea egotzita. Hilketa eguerdi aldera gertatu da, hiriguneko Perines kaleko etxebizitza batean.
Atxilotuak berak deitu dio Poliziari, eta gertatutakoa aitortu du. Hori dela eta, kasua ustezko indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira, Poliziak ohar batean jakinarazi duenez. Kasu honetan, ez zegoen aurretik salaketarik jarrita indarkeria matxistagatik.
Deia Espainiako Poliziari
Zehazki, 12:30ean jaso du Espainiako Poliziaren 091 zerbitzuak etxebizitza horretara joateko eskaria. Bertara iritsitakoan, odol-jarioa eragin dioten zauriak zituela aurkitu dute agenteek emakumea; lehen zantzuen arabera, arma zuri batekin eginak izan litezke.
Horren aurrean, larrialdi zerbitzuak bertaratzeko eskatu dute, baina osasun-langileek emakumearen heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Poliziek bertan atxilotu dute hildakoaren bikotekidea, gertatutakoaren egilea dela aitortu ostean, Espainiako Poliziaren Santanderko komisariara eraman dute, eta indarkeria matxistaren kasuetarako ezarritako protokoloa aktibatu dute.
Ikerketa
Hala, gertakari horiek ikertzen espezializatutako agenteek eginbideak abiatu dituzte hilketa horren inguruko guztiak argitzeko.
Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak dagoeneko helarazi dio Berdintasun Ministerioari ustezko hilketa matxista horren inguruan orain arte bildutako informazioa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik