33 pertsona artatu behar izan dituzte EAEn beroagatik
EAE eta Nafarroako Erribera abisu horian egon dira beroagatik 13:00etatik 20:00etara. Igandean ere abisu horia errepikatuko da ordu tarte horretan. Gueñesen eta Laudion erregristratu dira eguneko maximoak: 38,5 eta 38 gradu, hurrenez hurren.
Busturiako Abiña hondartza. Erabiltzaile batek eitb.eus-i bidalitako argazkia.
Larrialdi zerbitzuek 33 pertsona artatu behar izan dituzte larunbat honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz. Tenperatura, izan ere, 35 gradutik gorakoak izan da EAEko hainbat herritan, Osasun Sailak jakitera eman duenez.
2 eta 96 urte bitarteko pertsonei eman zaie arreta. Horietako bost tokian bertan atenditu dituzte eta alta eman diete, eta beste 28ak anbulantzian eraman dituzte osasun-zentroetara, baina inor ez dago larri.
Euskadin, abisu horia egon da aktibatuta 13:00etatik 20:00etara, muturreko tenperatura altuengatik, eta bihar ere ordu berean aktibatuko da.
Euskalmeten estazio meteorologikoetan bildutako informazioaren arabera, EAEko udalerri gehienetan tenperaturak 30 gradutik gora igo dira larunbat honetan, baina hainbat tokitan 35etik gora igo dira termometroak eta 38ra ere iritsi dira. Gueñesen izan da eguneko "errekorra", 38,5 gradurekin Sodupe-Cadaguako estazioan, Laudion 38 gradu erregistratu ditu Gardeako estazioak, Sopuertan ere 38 Jarraltako estazioak eta Zallan 36,7 gradu.
Gipuzkoan ere 35 gradutik gora erregistratu dira Bergaran (36,2), Alegian (35,7) eta Arrasaten (35,5), nahiz eta beroak lurralde osoa astindu duen.
Nafarroan ere abisu horia ezarri dute, baina Nafarroako Erriberan bakarrik.
AEMETeko estazio meteorologikoen sareak 18:10ak arte jasotako datuen arabera, Kasedak izan du eguneko tenperaturarik altuena 35,8 gradurekin, eta Larragak 35,2 ºC-rekin.
Iruñeko aireportuko estazioak 34,9 gradu erregistratu ditu, Los Arcosek 34,6 eta Errege Bardeetan dagoenak 34,5 gradu.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.