Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Jaitsi da Zeledon eta lehertu da festa Gasteizen. Zalduondoko baserritarrari harrera ezin beroagoa egin diote Andre Maria Zuriaren plazan zain zituen milaka eta milaka lagunek.
Ohi bezala, 18:00etan jaurtitako txupinazoak eman dio hasiera festari. Aurten, Baskonia taldeko ordezkariek izan dute suziria pizteko ohorea: Felix Fernandez entrenatzailea, Tadas Sedekersis jokalaria eta Myriam Pereda zaleen ordezkaria igo dira balkoira, eta ondoren agertu da Zeledon San Migelko kanpandorretik. Orduan egin du eztanda giroak.
Hirugarren urtez jarraian, Iñaki Kerejazuk hezurmamitu du Zeledon. Aurten, hiru bat minutu behar izan ditu plaza zeharkatu eta balkoiraino iristeko.
"Ez dugu inolako erasorik onartuko"
Han, zapia lepoan jarri, eta euskaraz ekin dio: "Zeledon, etxe berria egin duk! Zeledon, balkoian leiho on!".
Plazan bildutakoei zuzendu zaie, ondo ibiltzeko eta elkar zaintzeko eskatuz, haren hitzetan, hori delako ondo pasatzeko modu bakarra. Argi esan du jaietan ez dela eraso bakar bat ere onartuko, eta egotekotan, Gasteizek irmo erantzungo duela ohartarazi du.
Bereziki gogoan izan ditu Martxoaren 3ko biktimak, sarraskia gertatu zela 50 urte bete direnean. Edadeko andre-gizonak gogoratu ditu, ordukoan eman ziguten "duintasun irakaspenagatik".
Halaber, gaur "hutsik dagoen balkoi bat" ere aipatu du, Asun Gorospe Alaves taldeko zalearen omenez. Andre Maria Zuriaren plazako bere balkoitik ikusi ohi zuen Zeledonen jaitsiera. "Gaur hemen ez dauden guztiengatik, abestu dezagun ozen", esan du.
400 ekitaldi baino gehiago
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean