"Aita Mari" ontziak ateak irekiko ditu Itsas Salbamendu Humanitarioaren hamargarren urteurrena ospatzeko
Asteazken honetan itsasontziak birari ekin dio. Euskadiko hainbat portu bisitatuko ditu, eta lehen geltokia Bilbo izango da. Itsasmuseumen bisita daiteke dagoeneko.
Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) GKEak 10 urte bete ditu eta, urteurrena ospatzeko asmoz, Mediterraneoko eskubide urraketen aurkako borrokaren sinbolo bihurtu den Aita Mari ontzia parez pare irekiko dute datozen asteetan. Helburua da herritarrei “munduko mugarik hilgarrienaren errealitatea” hurbiltzea.
Otsailean hasitako 18. misioa amaitu ondoren, itsasontzia asteazken honetan iritsi da Bilbora, eta Itsasmuseumen dago porturatuta; bertan bisitatu ahal izango da, maiatzaren 7ra arte. GKEak azaldu duenez, egonaldiak euskal kostaldea zeharkatuko duen sentsibilizazio-ibilbide bati hasiera emango dio, “migratzaileek itsasoan jasaten duten indarkeria eta eskubide-urraketa” ikusarazteko.
Egonaldiak
Ibilbide osoan zehar, bisitariek doan bisitatu ahal izango dute ontzia, jakinmina duenak bertatik bertara ezagutu ditzan erreskate-lana, tripulazioaren logistika eta Mediterraneoko misioen errealitate gordina.
· Bilboko Itsasmuseum: Apirilaren 29tik maiatzaren 7ra.
· Bermeo: Maiatzaren 9tik 13ra.
· Pasaia (Itsasfestibala): Maiatzaren 14tik 18ra.
· Portugalete: Maiatzaren 21etik 24ra.
Hamar urte bizitzak salbatzen
Duela hamarkada bat sortu zen, eta harrezkero SMHk “bizitza babesteko konpromiso sendoari” eutsi dio, “erakundeen pasibotasuna eta elkartasunaren kriminalizazioa” salatuz. Birak, hamar urteko lanaren ospakizuna izateaz gain, “gizartearen eta politikaren kontzientziari dei premiazkoa” egin nahi dio migrazio-ibilbideetan dirauen krisi humanitarioaren aurrean.
18. misioa (otsaila-apirila)
Aita Mari Euskadira itzuli da Mediterraneo erdialdean 58 eguneko misioa egin ondoren. Bertan, 32 pertsona erreskatatzea eta egoera kritikoan zeuden 74ri laguntzea lortu dute.
GKEak salatu du operazio-ingurune “oso oldarkor bati” aurre egin behar izan diotela, Libiako patruila-ontziak haien lana oztopatzen saiatu baitira. Ildo horretan, Frontexen aire-baliabideen eta Libiako patruila-ontzien artean “koordinazio operatiboa” dagoela dokumentatu dutela azaldu dute, eta horrek “pertsonak atzematea eta ondoren Libiara itzultzea” errazten duela.
Era berean, migrazio-ibilbideak ekialderantz mugitzen ari direla egiaztatu dute, eta horrek zeharkaldiak “askoz luzeagoak eta arriskutsuagoak” izatea eragiten du.
Zure interesekoa izan daiteke
A-12 errepidea moztu dute Mañeru parean, etxebizitza batean piztutako sutea mendira zabaldu ondoren
Bi etxebizitza kaltetu ditu suak eta inguruko hainbat hustu behar izan dituzte. Sutea kontrolpean daukate suhiltzaileek baina ke handia dago errepidean.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Tenperatura altuek gorabeherak eragin dituzte
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.