Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.
Global Sumud Flotillako kideak apirilaren 12an prestaketa lanetan.
Kanpo Arazoetako Ministerioak Israelek Espainian duen enbaxadako negozio-arduradunari lehenbailehen bilera egiteko deia egin dio, goizaldean Israelgo Armadak Gazara bidean doan Global Sumud Flotillako 58 ontzietatik 22 geldiarazi eta Espainiako herritartasuna duten 30 pertsona atxilotu ondoren. Ministerioak bere "gaitzespenik gogorrena" helarazi nahi dio Israeli, laguntza humanitarioarekin Gazara zihoan espedizio baketsu honetako kideen atxiloketengatik.
Albaresek zuzentzen duen Ministerioko iturriek adierazi dutenez, Espainiak Israelen duen enbaxada eta kontsulatua eta Larrialdi Kontsularreko Unitatea "erabat martxan eta ontzidiko antolatzaileekin harremanetan daude".
Azalpenak Kongresuan
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERC, BNGk eta Compromisek Jose Manuel Albares ministroaren premiazko agerraldia eskatu dute. Talde politiko horiek idatziz egin duten eskarian Albaresi eskatzen diote azal ditzala helburu baketsu eta humanitarioekin zihoazen itsasontziak eta pertsonak babestu eta laguntzeko zeintzuk erabaki hartuko dituen eta zer egingo duen.
Alderdi horien arabera, Israelgo Estatua legez kanpo ari zaizkie ontzidiko kideei eraso egiten, eta bahitu egin ditu Global Sumudeko kideak. Nazioarteko legedia eta Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Hitzarmena urratu duela diote.
Azken informazioek diotenez, Israelek 175 lagun hartu ditu atxilo, horien artean Espainiako nazionalitatea duten 30 pertsona, eta 7 euskal herritar. Ministerioak Israelgo enbaxada aktibatu du atxilotuei laguntza emateko.
EH Bilduk premiaz jardutea eskatzen du eta dei egin du Palestinareko herriarekiko elkartasun zibila aldarrikatzeko, eta Israelen "lege urraketen aurrean irmo erantzuteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.