Sumar
Kanpainaurreko ekitaldiak: asteazkena, azaroak 4
Inboluzioa, autogobernua, segurtasun falta eta etxebizitzaren krisia izan dira asteazkeneko ekitaldietako gai nagusiak. PSE-EEk, EAJk eta PPk Bizkaian eta Araban egin dituzte ekitaldiak, eta Fronte Zabalaren ordezkariak ETB2ko En Jake saioan hitz egin du. EH Bilduk ez du ekitaldirik egin.
Kanpainaurreko ekitaldiak: asteartea, azaroak 3
Inboluzioa, etxebizitzaren krisia eta migrazioa izan dira astearte goizeko ekitaldietako gai nagusiak. PSE-EEk, EAJk, PPk eta Fronte Zabalak Araban eta Bizkaian egin dituzte ekitaldiak. EH Bilduk ez du ekitaldirik egin.
Fronte Zabalak bere hautagaiak aurkeztu ditu Bilbon egin duen lehen ekitaldi publikoan
Espero zen bezala, Lander Martinez izango da koalizioaren hautagaia Kongresurako Bizkaitik. Arabako hautagai Jose Damian Garcia Moreno izan du ondoan, baita Samira Raiss Senaturako Gipuzkoako hautagaia eta Alba Gutierrez Bizkaikoa ere.
Lander Martinez izango da Fronte Zabalaren Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua
Koalizioak Rosa Rubiorekin (Gipuzkoa) eta Jose Damian Garciarekin (Araba) itxi ditu bere hautagaitzak Euskadin.
Fronte Zabalak esan du Podemosekin akordioa egiten saiatu zela, baina aurrera egin behar dela: "No more drama"
Irene Montero Podemoseko hautagaiak PSOErekin Senaturako ituna egitea nahiago izatea egotzi dio Fronte Zabalari, eta desadostasunak ez direla zerrendengatik esan du, Espainiako Gobernuan egindako kudeaketagatik eta PSOErengandik "gertu" egoteagatik baizik.
Fronte Zabala eta Podemos ez dira ados jarri, eta ez dira koalizioan aurkeztuko hauteskundeetara
Fronte Zabalaren eta Podemosen akordioa Kanarietan eta Valentziako Erkidegoan bakarrik gauzatu ahal izan da, eta azken horretan Compromisek gidatuko dituen hautagaiak izango ditu.
Ezkerreko alderdien artean azken orduan akordioa lortzea espero du Lander Martinezek
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako adierazpenetan, Ada Colauren eskuzabaltasuna ere nabarmendu du, "zerrendaburu izateari uko egiteko prest baitago".
Colau lidergoari uko egiteko prest dago horrek zerrenda bateratua ahalbidetzen badu
Ezkerreko hautagaitza bakarrak "aho batekoa" izan behar duela esan du, "elkarri betorik ezarri barik eta marra gorririk gabe". Era berean, adierazi du hauteskundetaraki erreferentea eta marka aldatu egin daitezkeela.
PSOEk eta Fronte Zabalak bilera dute gaur Senaturako zerrenda bateratua osatuko duten aztertzeko
Koalizioek ostiralera arte dute hautagaitzak aurkezteko. Aurretik ere zenbait barrutitan zerrenda bateratuak adostu dituzte sozialistek, baina zerrendak barruti guztietan aurkezten badituzte, lehen aldiz egingo dute.
Colau prest dago Fronte Zabalaren hautagai izateko, baldin eta boto-paper bakarrak ezkertiar guztiak batuko baditu
Bartzelonako alkate ohiak nabarmendu du norbaitek "bere kabuz" joatea erabakiko balu, herritarrek ez luketela ulertuko, eta "asko zigortuko" luketela erabakia. Podemoseko Irene Monterok erantzun du akordiotara iristeko modu bakarra hauteskunde primarioak egitea izango dela.
Mas Madridek Ada Colau proposatu du Fronte Zabalaren hautagai
Halaber, Monica Garcia Osasun ministroa Madrilgo zerrendako buru izatea planteatu du.
Sanchezen iragapenak zerrendaburuak aukeratzeko prozesuak azkartzera eraman ditu alderdi politikoak
Azaroaren 29ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdiak zerrendak osatzen hasi dira, ezarritako epera garaiz iritsi ahal izateko. Izan ere, zerrendak urriaren 26rako prest izan beharko dituzte.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Zer gertatu da azken legegintzaldian? Espainiako Gobernuak onartutako neurriak eta legeak
Hazkunde ekonomikoarekin eta inoizko enplegu datu onenekin amaituko da legegintzaldia. Horrez gain, Espainiako Gobernuak Europako funtsetako 100.000 milioi euro baino gehiago bideratu ditu, eta Ukrainako eta Irango gerrek eragindako prezioen igoerari aurre egiteko neurriak onartu ditu.
Sumarrek urriaren 17an aurkeztuko du Frente Amplioa eta hauteskundeetarako hautagaia
Sumar Mugimenduak, IUk, Mas Madridek eta Comunek data jarri dute ezkerreko espazio berriaren aurkezpena egiteko. Oraindik ez dute erabaki nor izango den hautagaia, eta Podemos koalizioan sartuko ote den ere argitzeke dago.
Sumarrek azalpenak eskatuko ditu Legebiltzarrean Hondarribian izandako gizon baten hilketaren harira
Jon Hernandezek azaldu duenez, "zer gertatu zen jakin behar da, baina baita aurretik zerk huts egin zuen ere".
Etxebizitzari buruzko akordioa urrun dago, denbora agortzear dela
EH Bildu, EAJ eta Junts dekretua onartzeko prest agertu dira; Podemosek eta Sumarrek, berriz, gehiago eskatu dute; eta PPk uste du kaltegarria izango dela "gazteentzat, adinekoentzat, etorkinentzat eta seme-alabak dituzten bikoteentzat".
PISAren eztabaida euskararen aurka erabiltzearen arriskuaz ohartarazi du lehendakariak
PISA txostenaren emaitzak eta D eredua izan dira eztabaidagai nagusia Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Ikasleen errendimendu akademiko baxua gainditzeko konponbideak eskatu dizkio oposizioak lehendakariari; Imanol Pradalesek hezkuntza sistema eta euskara defendatuz erantzun die.
Pradalesek estatutu berrirako bere bide-orria defendatu du, oposizioak ekintzak eskatu dituen bitartean
Autogobernua berritzeko prozesuaren gidaritzan, bere esku dago guztia emango duela agindu du lehendakariak, eta alderdiei eta eragileei aurrerapausoa ematea eskatu die. Politika Orokorreko Eztabaia 19:00etan amaitu da, taldeen kontra-erreplikekin
Sumarrek salatu du Eusko Jaurlaritza "eskuineranzko" norabidea hartzen dabilela migrazioan eta giza eskubideetan
Sumarren legebiltzarkide Jon Hernandezek Pradalesen Gobernuaren migrazio- eta adingabeen arretako politikak kritikatu ditu, eta ohartarazi du migratzaileak mehatxutzat aurkezteak eskuin muturraren diskurtsoa elikatu egiten duela.