Colau lidergoari uko egiteko prest dago horrek zerrenda bateratua ahalbidetzen badu
Ezkerreko hautagaitza bakarrak "aho batekoa" izan behar duela esan du, "elkarri betorik ezarri barik eta marra gorririk gabe". Era berean, adierazi du hauteskundetaraki erreferentea eta marka aldatu egin daitezkeela.
Ada Colau Bartzelonako alkate ohiak adierazi duenaren arabera, Fronte Zabalaren Espainiako Gobernurako presidentegai izateko proposamena ez da behin betikoa, eta "hitz egin daiteke", ezkerreko hautagaitza bateratua lortzea ahalbidetzen badu.
"Dena eztabaida daiteke. Ni presidentegai proposatu naute, eta ohorea da niretzat. Baliagarria banaiz, ilusio handiz jardungo dut, eta nire energia guztia horretan jarriko dut, baina aurrerago Fronte Zabalarekin alderdi gehiagok bat egiten badute eta nire hautagaitza baino adostasun handiagoa sortzen duen beste pertsona bat badago, ba, aurrera", adierazi du TVEn egindako adierazpenetan.
Ildo horretan, ezkerreko hautagaitza bakarrak "aho batekoa" izan behar duela azaldu du, "elkarri betorik jarri barik eta marra gorririk" gabe. Era berean, adierazi du hauteskundeetarako erreferentea eta marka alda daitezkeela.
Gauzak horrela, Podemos eta Irene Montero Espainiako Berdintasun ministro ohia etorkizuneko batasun koalizio horren barruan egotea nahi duela esan du, eta Mas Madriden buruzagi Emilio Delgadoren profila ere aintzat hartu beharreko proposamena dela gaineratu du.
Bien bitartean, Colauk adierazpen horiek egin eta gutxira, IUk, Comunsek, Mas Madridek eta Sumarrek osatzen duten koalizioa webgunea eta logoa aurkeztu dute.
Podemos Fronte Zabalarekin ituna egiteko prest, baina Irene Montero baztertu gabe
Podemosek atea ireki dio Fronte Zabala osatzen duten alderdiekin (IU, Sumar, Mas Madrid eta Comu) ituna egiteari, baina Irene Monteroren lidergoari uko egin gabe. Alderdi morearen arabera, Monterok eta Gabriel Rufianek osatutako bikotea da hauteskunde orokorretarako "onena".
Ione Belarra Podemosen buruak gaur, asteazkenez, Espainiako telebista publikoan egin dioten elkarrizketan azaldu duenaren arabera, Podemos Fronte Zabaleko alderdiekin hitz egiteko prest dago azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako hautagaitzak adosteko.
Adostasuna lortzeko Montero zerrendaburu ez izateko prest ote dauden galdetuta, Montero-Rufian bikotearen aldeko apustua egin du Belarrak.
Hauteskunde orokorrak
PSOEren ezkerretara zerrenda bateratua lortzeko lasterketa: nola daude negoziazioak?
Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira, indar aurrerakoiak zerrenda bakarra eratzeko formula bilatu nahian dabiltza, erlojuaren kontra.