29-N
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ada Colauk hautagaitza bakarra negoziatzeko deia egin die ERCri eta Podemosi: "Oraindik denbora dago"

Colauk batasun hori "posible eta beharrezkotzat" jo du, datozen hauteskundeetan "faxismoa gelditzeko". Eragile guztiak helburu horren zerbitzura jartzea "borondate kontua" dela gaineratu du.

(Foto de ARCHIVO)

La ministra de Sanidad, Mónica García (c), y la ex alcaldesa de Barcelona, Ada Colau (d), durante un acto de los Comuns, Más Madrid, IU y Sumar, a 30 de mayo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). Este acto, bajo el lema ‘Un paso al frente’, es el nuevo mitin conjunto de Comuns, Más Madrid, IU y Sumar para reforzar su alianza de cara a las próximas generales y presentarse como “bloque” a la izquierda del PSOE.



Alberto Paredes / Europa Press

30/5/2026
Ada Colau eta Mónica García. Argazkia: EP.

Ada Colauk, Bartzelonako alkate ohi eta azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako Fronte Zabalaren hautagaiak, negoziatzeko deia egin die ERCri eta Podemosi, "PSOEren ezkerrean" hautagaitza bakarra egon dadin.

"Nik uste dut oraindik denbora badagoela, esertzea eta hitz egiten jarraitzea nahiko nuke, Fronte Zabaletik eskua luzatzen diegu", esan du Instagramen egindako bideo batean.

Colauk adierazi du batasun hori "posible eta beharrezkoa" dela datozen hauteskundeetan "faxismoa gelditzeko". Eragile guztiak helburu horren zerbitzura jartzea "borondate kontua" dela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X