Migrazio krisia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larrialdietarako Unitate Militarra Hierron sartzea eskatu du Clavijok, uharteak bizi duen migrazio larrialdian laguntzeko

Euskadiko eta Kanarietako gobernuek Ursula Von der Leyen Europako Batzordearen presidentearen "premiazko esku-hartzea" eskatu dute, "mahai gainean" konponbideak jartzeko, kaiukoen etengabeko iritsierak eragindako "egiturazko migrazio erronka" konpontzeko bidean. 

(Foto de ARCHIVO)

Un grupo de personas a bordo de un cayuco llegan a puerto escoltados por Salvamento Marítimo, a 23 de noviembre de 2026, en El Hierro, Canarias (España). Esta tarde ha llegado una nueva embarcación a la isla de El Hierro, en torno a las 17.00 horas, con un total de 153 personas, de las cuales son 114 hombres, 26 mujeres y 13 menores.



Europa Press Canarias / Europa Press

23/11/2026

Fernando Clavijo Kanarietako presidenteak eskatu du Larrialdietarako Unitate Militarra Hierron sartzea, uharteak bizi duen migrazio krisian laguntzeko, bereziki kaiukoz iristen direnek behar duten osasun arreta dela eta.

"Zailtasun handiak ditugu uhartean osasun segurtasuna bermatzeko, baliabide eta bitarteko guztiak gainezka baitaude (...), egoera jasanezina da", ohartarazi du Clavijok, Kanarietako Gobernuak zabaldutako adierazpen labur batean.

Erkidegoko Babes Zientifikoko Larrialdietarako Lurralde Plana martxan jarri ostean eman du erabaki horren berri kanariar presidenteak.

"Plana abiarazteko eta unitate militarraren laguntza eskatzeko beharra dagoela iritzi diot", argudiatu du Fernando Clavijok.

Kanarietako presidenteak orain arte izandako "aurreikuspen falta" gaitzetsi du, eta "egoera lehenbailehen bideratzeko" itxaropena agertu du.

Ia 3.000 migratzaile —uhartean 12.000 lagun bizi dira— heldu dira pateretan eta kaiukoetan Hierroko uhartera bi egunean, eta horrek eraman du Clavijo "muturreko" erabakiak hartzera. 

Von der Leyenek "premiaz esku hartzea" eskatu dute

Euskadiko eta Kanarietako gobernuek Ursula Von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak "premiaz esku hartzea" eskatu dute, "mahai gainean" konponbideak jartzeko, kaiukoen etengabeko iritsierak eragindako "egiturazko migrazio erronka" konpontzeko bidean. Batez ere Hierro uhartera heldu dira migratzaileak; gaur soilik 2.100 pertsona iritsi dira.

Nerea Melgosa Gizarte Ongizateko sailburuak eta Octavio Caraballo Kanarietako Gobernuko Presidentearen Kabineteko sailburuordeak eman dute eskatutakoaren berri. Elkarrekin agertu dira kazetarien aurrean. Bilbon egiten ari diren den Euskadiko Egungo eta Etorkizuneko Belaunaldien Nazioarteko Kongresuan, Kanarietako Gobernuak prentsa oharrean jakinarazi duenez.

Horren harian, Nerea Melgosa sailburuak azaldu du Kanariek bizi duten migrazio drama ez dela berria, Espainiako Gobernuak "egiten duena baino askoz gehiago egin beharko lukeelako". "Etxeko lanak egin beharko lituzke", nabarmendu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X