IPAR EUSKAL HERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute eta hamarnaka identifikatu dituzte Biarritzen, Le Canon Français enpresak antolatutako otordu "faxista" eragozteko protestetan

Ehunka lagunek protesta egin dute Lapurdiko udalerrian ekitaldiak "ideia faxistak zabaltzeko" asmoa duela salatzeko. Tentsio uneak sortu dira eta jendarmeek negarra eragiteko gasa jaurti dute manifestariak sakabanatzeko. Angelu eta Biarritz arteko errepideak itxi dituzte manifestariek.
Iragarkia
18:00 - 20:00

Istiluak sortu dira gaur goizean Biarritzen (Lapurdi) Le Canon Français enpresak antolatutako bazkari "faxista" eragozteko asmoz bertaratu diren ehunka herritarren protestetan. Jendarmeek pertsona bat atxilotu dute identifikatzeari uko egin diolako, eta beste hainbat identifikatu ditu. Manifestariek "herri harresia" osatu dute otorduko parte hartzaileek Iraty aretora sar ez zitezen, eta Angelu eta Biarritz arteko sarbideak itxi dituzte.

Jendarmeak oldartu egin zaizkie, eta negarra eragiteko gasa bota diete manifestariei. 

Azken orduko albisteen arabera, pertsona bat larri zauritu da. 

Bazkariak, hitzaldiak eta musika ikuskizunak antolatzen ditu Le Canon Français (Kanon Frantsesa) enpresak. Manifestarien arabera, ordea, jai kutsuko ekitaldiotan ideia faxistak zabaltzen dituzte antolatzaileek. Antza, salatu dutenez, eskuin muturreko talde batek ordaindu du gaurko ekitaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X