A29

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk eta Fronte Zabalak bilera dute gaur Senaturako zerrenda bateratua osatuko duten aztertzeko

Koalizioek ostiralera arte dute hautagaitzak aurkezteko. Aurretik ere zenbait barrutitan zerrenda bateratuak adostu dituzte sozialistek, baina zerrendak barruti guztietan aurkezten badituzte, lehen aldiz egingo dute.

(Foto de ARCHIVO)

Hemiciclo durante una sesión plenaria, en el Senado, a 15 de septiembre de 2026, en Madrid (España). El pleno del Senado debate mociones del Partido Popular sobre la seguridad y el futuro socioeconómico de Ceuta y Melilla, así como la situación de la gestión sanitaria en España. Además, la jornada incluye una sesión de control al Gobierno con 17 preguntas a los ministros.



Jesús Hellín / Europa Press

15/9/2026

Senatuko osoko bilkura bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

PSOEk eta Fronte Zabalak bilera egingo dute gaur, urriak 11, azaroaren 29ko hauteskunde orokorretan Senatuan elkarrekin aurkezteko aukera aztertzeko. 

Fronte Zabaleko iturriek EFEri baieztatu diotenez, bi indarretako ordezkariak bilduko dira. PSOEren esanetan, aukera guztiak dituzte mahai gainean, eta helburua da PPk azken hiru urteetan Goi Ganberaren inguruan egin duen  "erabilera maltzurra" gehiago ez egitea.

Aurretik ere Senaturako zerrenda bateratuak aurkeztu ditu PSOEk hainbat barrutitan, baina zerrendak barruti guztietan aurkezten badituzte, lehen aldiz egingo dute. 

Urriaren 16ra arteko epea dago koalizioek zerrendak aurkezteko. Biharamunean, PSOEk Batzorde Federala bilduko du Madrilen, A29rako zerrendak eta Pedro Sanchez presidente izateko hautagaia berresteko. Egun berean egingo du Fronte Zabalak bere lehen ekitaldia, baina oraingoz ez du hautagairik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X