Ezkerreko alderdien artean azken orduan akordioa lortzea espero du Lander Martinezek
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako adierazpenetan, Ada Colauren eskuzabaltasuna ere nabarmendu du, "zerrendaburu izateari uko egiteko prest baitago".
Lander Martinez, artxiboko argazki batean.
Hauteskunde orokorretarako koalizioak aurkezteko epea amaitzeko ordu gutxiren faltan, Lander Martinezek ezkerreko alderdien arteko azken orduko akordio bat lortzeko esperantza agertu du.
Sumarreko diputatu eta Sumar Mugimenduko komunikazio idazkariak Radio Euskadiko Boulevard saioan esan duenez, "ez dute amore emango eta behazrrekoa den irudimena eta sormena erabiliko dituzte" akordio bat adosteko. "Gaur gauza bat ateratzen ez bada, aukera guztiak aztertu behar ditugu ondoren", esan du.
Era berean, Ada Colauren eskuzabaltasuna azpimarratu du, "zerrendaburu izateari uko egiteko prest baitago".
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"