Mas Madridek Ada Colau proposatu du Frente Amplio koalizioko hautagai
Halaber, Monica Garcia Osasun ministroa Madrilgo zerrendako buru izatea ere planteatu du.
Ada Colau. Argazkia: Europa Press.
Mas Madrid alderdiak Ada Colau, Bartzelonako alkate ohia, Frente Amplio koalizioko presidentegai izatea proposatu die koalizioa osatzen duten alderdiei (IU, Movimiento Sumar, Más Madrid eta komunak). Halaber, Monica Garcia, jarduneko Osasun Ministroa, Madrilgo zerrendaren buru izatea ere nahiko luke.
Madrilen errotutako alderdi honen aburuz, Frente Ampliok hautagaitza konfederala eta bateratua aurkeztu beharko luke.
Mas Madridek prentsa-ohar batean azaldu duenez, proposamen honek "lurraldetasunaren, eskuzabaltasunaren eta funtzionamendu konfederalaren" printzipioei erantzuten die.
"Espainiako lurralde-konfigurazioaren ekimen historiko honen bitartez, Mas Madridek, herrialdea osatzen duten lurraldeen apustu konfederalaren alde sinetsita, Gobernuaren presidentziarako hautagaitza Bartzelonari ematen dio", gehitu du alderdiak.
Ada Colau eta Monica Garcia ziren mahai gainean une honetan Frente Amplio koalizioko zerrendaburu izateko indar gehien zuten bi aukerak, eta biek erakutsi zuten prest zeudela.