Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Colau prest legoke Fronte Zabaleko hautagai izateko, baldin eta boto-paper bakarrak ezkertiar guztiak batuko balitu

Bartzelonako alkate ohiak argi utzi du ez lukeela nahi Podemos fronte horretatik kanpo geratzea. Are gehiago, nabarmendu du norbaitek "bere kabuz" joatea erabakiko balu, herritarrek ez luketela ulertuko, eta "asko zigortuko" luketela erabakia.

BARCELONA (ESPAÑA), 03/10/2026.- La exalcaldesa de Barcelona y presidenta de la Fundación Sentit Comú, Ada Colau, asiste este sábado a la apertura de la 3.ª edición de la Escuela de Imaginación Política, organizada por la fundación de Comuns para plantear respuestas a la extrema derecha. EFE/ Quique García
Argazkia: EFE

Bartzelonako alkate ohi Ada Colauk ziurtatu du Fronte Zabaleko hautagai izatea onartuko duela, baldin eta hautagaitza horrek ezkerreko alderdi guztiak —Podemos baita— boto-paper bakar batean batzen baditu. Horregatik, aldarrikatu du Podemosek koalizio horrekin bat egin beharko lukeela. Hori horrela, negoziazio mahai bateratu batean parte hartzera gonbidatu du alderdi morea.

"Laguntzeko prest nago, alderdi guztiek bat egin dezaten", gaineratu du, Compromis, Chunta Aragonesista eta Mes per Mallorca ere aipatuz, eta argi utzi du ez lukeela nahi Podemos fronte horretatik kanpo geratzea. Are gehiago, nabarmendu du norbaitek "bere kabuz" joatea erabakiko balu, herritarrek ez luketela ulertuko, eta "asko zigortuko" luketela erabakia.

Bien bitartean, Fronte Zabaleko alderdiek negoziatzen jarraitzen dute hautagaitzaren xehetasunak eta zerrendaburu izango den hautagaia aukeratzeko bidean. Berbarako, IUk uste du Colau bera hautagai bikaina izango litzatekeela, nahiz eta jakin alderdi guztien arteko akordioa behar dela. Comunek adierazi du oraindik ez dagoela ezer itxita, eta Sumarrek diskrezioa eskatu zuen negoziazioetan.

Testuinguru horretan, Bartzelonako alkate ohia "erabat eskertuta" agertu da proiektua gidatzeko proposamenagatik, eta, esan bezala, aurerratu du prest legokela hautagai izateko, baldin eta ezkerreko hautagaitza "guztiak" boto-paper bakarrak batzen baditu. Horri lotuta, azpimarratu du alderdi horien artean politikoki ez dagoela alde handirik, eta guztiz bideragarria dela denen artean programa bat hitzartzea, "une historiko batean baikaude".

Guztiontzako lekua dagoela sinetsita

"Planteatzen ari naiz Fronte Zabal bat behar dela, herritarrek boto-paper bat baino gehiago ez egotea eskatu baitute, eta, gainera, erraza izan behar da horri bide ematea, denok ados gauden programa argi bat baitugu mahai gainean ", esan du.



Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X