'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.
Kanadan, Columbia Britainiarreko Gobernuak larunbat honetan jakitera eman duenez, MV Hondius gurutzaontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean.
Gaixoa Victoriako ospitale batean ari dira zaintzen, Vancouverren, Kanadako mendebaldean. Sintoma arinak ditu eta "egonkor dago" Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
MV Hondiusetik lehorreratu ondoren Vancuverreko uhartean isolatuta dauden lau kanadarretako bat da positibo eman duena.
Gobernuko iturriek adierazi dutenez, lau pertsonek ez dute harremanik izan bestelako herritarrekin, Kanadara eraman zituen hegalditik Victoria ospitalera eraman baitzituzten.
Osasunaren Mundu Erakundeak 11 kasu positibo zituen baieztatuta orain arte, baina gaur jakitera eman den positiboarekin jada 12 dira agerraldi honekin lotutako positiboak.
Tedros Adhanom OMEko arduradunak duela egun batzuk azaldu zuenez, agerraldi honen aurrean osasun globalerako arriskuaren ebaluazioa "txikia da", eta ez dago larriagoa izango denik adierazten duen ezer, baina, era berean, onartu zuen kasu gehiago ager zitezkeela, birusak 6 eta 8 aste arteko inkubazio-aldia duelako: "Inkubazio-aldi oso altua duen birus baten aurrean gaudela kontuan hartuta, litekeena da hurrengo asteetan kasu gehiago detektatzea", aitortu zuen.
Hantabirusa duen gaixo espainiarra egonkor dago eta hobetzen jarraitzen du
Bestalde, Madrilgo Gomez Ulla ospitalean dagoen paziente espainiarrak egonkor jarraitzen du eta hobera egiten ari da, eta berarekin batera ospitalera eraman zituzten beste 13 bidaiariek isolatuta, eta sintomarik gabe jarraitzen dute, Espainiako Osasun Ministerioko iturriek larunbat honetan jakitera eman dutenez.
Frantzian oso larri zegoen emakumearen berri ez da zabaldu azken orduetan. 65 urte ditu eta egoera kritikoan zegoen aste erdi aldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.