GAZA, ERASOPEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak

Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Israelgo Itsas Armadak gutxienez bost ontzi atzeman ditu astelehen honetan, Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa eraman nahi zuen ontzidi batekoak, Freedom Flotilla erakundeak, ekimenaren babesleetako batek, jakitera eman duenez.

Israelgo Itsas Armadako txalupa azkarrek Zipreko kostaldetik gertuko nazioarteko uretan abordatu dituzte, Global Sumud Flotillak gehitu duenez. Gazako kostatik 260 itsas miliara atzeman dituzte.

Freedom Flotillak zehaztu du gutxienez bost ontzi atzeman dituztela, baina beste bost geldiarazi dituzten susmoa dute.
  
Freedom Flotilla eta Rumbo a Gaza erakundeek azaldu dutenez, "Israelgo Armadak eraso egin die eta legez kanpo atzeman ditu, 10:30ak aldera, Gazatik 250 itsas miliara".

Erakunde horren arabera, Israelgo Armadak jakinarazi du ontzidiko kideak "karga-ontzi handi batera" eramango dituztela, Israelgo Axdod portura iritsi aurretik.

Israelgo Gobernuak 57 itsasontzik osatzen duten flotillari ohartarazi zion ez zuela horrelako "probokaziorik" onartuko, eta atzera Turkiara joateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gaza argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.500 haurrek igeriketa-ikastaro doakoen amaiera ospatu dute Gazako itsasoan bainu handi bat hartuz

Astearte honetan, 1.500 haur palestinar elkarrekin sartu dira itsasora Gazako hegoaldeko Mawasi hondartzan udako doako igeriketa-ikastaroak amaitu dituztela ospatzeko. Eskolak Tantesh Akademiak antolatu ditu, eta 1999tik darama haurrei igerian irakasten. Familiak hondartza ondoan kanpin-dendetan eta egoera gogorrean bizi diren arren, akademiak eskolak ematea lortu du, hondartzan bertan behin-behineko igerilekuak eraikita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X