Munduko Osasunaren Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Munduko egoera zeharo aldatu da hamar urtean: zatiketa nabarmenagoa, zor handiagoa eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoa dago. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa pandemiak izateko arriskuari aurre egiteko. Osasun sistemak prestatzeko eta erantzuteko baliabideak indartu ezean, munduak ondorio "are larriagoak" jasateko arriskua duela azpimarratu du.
Hori jasotzen du Prestakuntza Globalerako Monitorizazio Batzordearen (GPMB, ingelesezko sigletan) azken txostenak. Erakunde independentea 2018an sortu zuten MOEk eta Munduko Bankuak, osasun krisien aurreko prestakuntza indartzeko eta kontuak eskatzeko helburuarekin.
Txostenak argi utzi du gaixotasun infekziosoen agerraldiak, maizago gertatzeaz gain, "gero eta kaltegarriagoak" direla. Horrek eragin zuzen eta gero eta sakonagoa du osasunean, ekonomian, politikan eta gizartean, eta herrialdeen suspertze gaitasuna mugatzen du.
Batzordearen esanetan, azken hamarkadan egindako inbertsioak ez dira nahikoak izan arriskuari aurre egiteko. Ekimen berriek alderdi batzuk hobetu dituzten arren, ahalegin horiek indargabetu egin ditu gaur egungo testuinguruak: zatiketa geopolitikoa, krisi ekologikoa eta nazioarteko bidaiak hazten ari dira; garapenerako laguntzak, ordea, 2009tik ikusi ez diren mailetara jaitsi dira.
Azken hamar urteetako Nazioarteko Kezkako Osasun Publikoko Larrialdiak (PHEIC, ingelesez) aztertu ditu dokumentuak, hala nola Mendebaldeko Afrikako ebola, covid-19a eta mpoxa. Ondorioa kezkagarria da: diagnostikoak, txertoak eta tratamenduak modu bidezkoan eskuratzeko neurri nagusiei dagokienez, munduak "atzera egin du".
Kolinda Grabar-Kitarovic GPMBren presidenteordearen esanetan: "Munduak ez du konponbiderik falta. Baina konfiantzarik eta ekitaterik gabe, irtenbide horiek ez dira iritsiko gehien behar dituztenengana. Lider politikoek, industriak eta gizarte zibilak norabidea alda dezakete oraindik, baldin eta euren konpromisoak lorpen ukigarri bihurtzen badituzte hurrengo krisia lehertu baino lehen."
Hiru lehentasun nagusi
Joera hori nola edo hala iraultzeko, GPMB erakundeak hiru helburu zehatz ezarri dizkie agintariei: jarraipen mekanismo iraunkor eta independente bat sortzea pandemia-arriskua kontrolatzeko; txerto, proba eta tratamenduak modu bidezkoan eskuragarri egon daitezen bermatzea, Pandemien gaineko Akordioa sinatuz; eta finantzaketa sendoa ziurtatzea, bai prestakuntza jardueretarako, baita zero eguneko erantzun eraginkor bat bermatzeko ere.
Joy Phumaphi GPMBren presidenteordeak gaineratu duenez, prestakuntza ez da soilik erronka tekniko bat, "lider politikoen azterketa bat" baizik. Azterketa hori aurten bertan iritsiko da, eta bitartean gobernuek MOEren akordioa adosteko eta Nazio Batuen adierazpen politiko esanguratsu bat lortzeko lanean dihardute.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.