Eusko Legebiltzarrak atzera bota du ETAren biktimei egindako irainak lege bidez zigortzeko proposamena
EAJk eta PSE-EEk zuzenketa bat bultzatu dute hezkuntza, gizarte eta zigor neurri berriak aztertzeko, birbiktimizazioari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarraren gehiengoak berriro baztertu du ostegun honetan PPk Terrorismoaren Biktimak Aitortu eta Erreparatzeko Legea aldatzeko egindako proposamena. Helburua zen delitu ez diren baina ETAren biktimei iraingarri egiten zaizkien jokabideak zigortzeko araubide bat ezartzea.
PPren ekimena Voxek baino ez du babestu. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek kontra bozkatu dute. Popularrek proposatu dute terrorismoaren biktimen aurkako adierazpen iraingarriak zigortzea, baita ETA goraipatzen duten omenaldi edo ekitaldiak ere, baldin eta jokabide horiek gorroto delitutzat edo terrorismoaren gorazarretzat jotzen ez badira.
Horren ordez, Ganberak EAJren eta PSE-EEren zuzenketa onartu du. Testuak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio biktimei aitortza, egia, justizia eta erreparazioa emateko politikak indartzeko. Era berean, “hezkuntza, gizarte eta zigor arloko neurri” berriak aztertzea proposatzen du, birbiktimizazioa saihesteko eta memoria “inklusibo, kritiko, etiko eta demokratikoa” sendotzeko.
Eztabaidan, Laura Garrido PPren legebiltzarkideak EH Bilduren “zurikeria” salatu du. Gainera, ETAko presoen aldeko omenaldiak eta ordezkari politikoen aurkako larderia kanpainak kritikatu ditu.
EH Bilduren izenean, Eraitz Sáez de Egilazek “askotariko sufrimenduak” aitortzearen beharra defendatu du. Halaber, adierazi du neurri batzuek aldarrikapen politiko jakin batzuk “jazartzea” edo adierazpen askatasuna mugatzea ekar dezaketela.
Bestalde, Xabier Barandiaran EAJren legebiltzarkideak EH Bilduri “erlatibismo etikoa” egotzi dio, eta terrorismoaren bidegabekeriaren inguruko adostasun argi baten beharra aldarrikatu du.
PSE-EEren arabera, PPren proposamenak “zalantza juridikoak” sortzen ditu eta polarizazio politikoa handitu dezake. Sumarrek, berriz, terrorismoarekin “hauteskunde etekinak” bilatzea egotzi dio PPri. Voxek, aldiz, Euskadin ETAri lotutako sinbologiaren eta omenaldiak “zigor gabe” egiten direla salatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte Sumarren buruzagi berriak, % 95,92ko babesarekin
Martinez Barbero Kongresuko bozeramailea da eta Martinez, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria. Hala, erreleboa hartu diote Lara Hernandezi, hark alderdia utzi ostean.
Donosti Cupen epaile lanetan ari zen ertzain batek eskoltatuta utzi du zelaia, jokalarien eta ikusleen jazarpenagatik
Epaileak partida bat behar baino lehen amaitu nahi zuen, jokalarien jokabidea bortitzegie zela iritzita, eta horrek jokalarien eta ikusleen haserrea piztu zuen. Donosti Cupeko antolatzaileek esan dutenez, "horrelako jokabideek ez dute lekurik gure txapelketan".
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.