Plus Ultra prest agertu da gertakariak argitzen laguntzeko
Aire konpainiaren arabera, prozesuak eskatzen du informazioa "ardura eta zehaztasun" handiz lantzea, "interprertazio partzialak eta testuingurutik kanpokoak" ekiditeko.
Plus Ultra auzian Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia inputatu zutela zabaldu zenetik, lehen aldiz hitz egin du aire konpainiaren zuzendaritzak. Gertakariak argitzen laguntzeko prest agertu da, eta prozesu judizialarekiko errespetua agertu du.
Ostegun honetan igorritako agiri batean, Plus Ultrak jakinarazi du Auzitegi Nazionalaren autoa "zorroztasunez" ari direla aztertzen. Konpainiaren arabera, prozesuak eskatzen du informazioa "ardura eta zehaztasun handiz" lantzea, "interpretazio partzialak eta testuingurutik kanpokoak" ekiditeko.
Halaber, argitu dute konpainiak "ohiko moduan" diharduela, aurreikusitako hegaldi guztiekin, eta enpresaren negozio planean ez duela eraginik izan prozesu judizialak.
2021eko martxoan, Plus Ultrak 53 milioi euroko mailegua jaso zuen Espainiako Gobernuaren Enpresa Estrategikoen Kaudimenari Laguntzeko Funtsaren diru-zorrotik. Covidaren pandemiaren ondorioz, bideragarritasuna arriskuan izan zuten enpresei laguntzeko funtsa izan zen.
Herenegun lehertu zen auzia. Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak Rodriguez Zapatero auzipetu zuen, talde kriminaleko buru izatea, influentzia trafikoa eta dokumentuak faltsutzea leporatuta. Autoak dio Plus Ultra airelineak pandemia garaian jasotako erreskatearen operazioan 1,9 milioi euro inguru jaso zituela, legez kanpoko eskupekotan.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera