UPN
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
UPNk Jose Javier Mugica gogoratu du, ETAk hil zuela 25 urte bete direnean
25 urte bete dira ETAk Jose Javier Mugica UPNko zinegotzia hil zuenetik, Leitzan. 59 urte zituen. Gaur, alderkideek antolatuta, omenaldia egin diote Leitzan bertan. Lore-eskaintza egin dute, haren omenez jarrita dagoen plakaren aurrean.
UPNk salaketa aurkeztu du Espainiako Futbol Federazioaren aurrean, Euskal Herriko mapa daraman Athleticen kamiseta berria dela eta
Alderdi erregionalistak neurriak hartzeko galdegin dio Lehiaketa Batzordeari, eta eragotz dezala lehiaketa ofizialetan elastiko hori erabiltzea. Ohartarazi duenez, bide judizial guztiak agortzeko prest dago.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu Athleticen elastikoaren aurkako bi ekimen
Adierazpen instituzionalerako bi proposamenetan, UPNk eta Voxek Parlamentuari eskatu diote Athleticek ekipazio berrian Nafarroa Euskal Herriko mapan sartu izana salatzeko.
Nafarroako Gobernuak UPNren "noraeza" kritikatu du Athleticen elastikoarekin izandako polemikan
Alderdi politikoak LORAFNA (Nafarroako Autonomia Estatutua) eguneratzea eztabaidatzen ari ziren gaur Parlamentuko batzorde batean, eta klub zuri-gorriaren elastikoaren harira piztutako polemikaren inguruko iritziak emateko tartea ere hartu dute.
Lehendakariaren ustez, UPNk polemika artifiziala sortu nahi du Athleticen kamiseta berriaren inguruan
Imanol Pradales lehendakariak babesa eta elkartasuna adierazi dio Athletici, UPNk klubari elastikoetatik Euskal Herriko mapa kentzeko eskatu ostean. Kamiseta berria "oso polita" iruditzen zaiola esan du, eta gogorarazi du Nafarroako Gobernua bera ere ez dela auzian sartuko. Polemika artifiziala bilatzea egotzi dio lehendakariak UPNri, eta ohartarazi du oso arriskutsua dela sinboloekin eta identitateekin liskarra eta zatiketa bultzatzea.
Nafarroako Gobernuaren arabera, Athleticek ez ditu "Nafarroako ikur ofizialak arriskuan jarri edo gaizki erabili"
Javier Remirez Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak mezu bat argitaratu du sare sozialetan, esanez hiru direla Nafarroako sinbolo esklusiboak -bandera, armarria eta ereserkia-, eta babes juridikoa horietara mugatzen dela.
UPNk Athletici ohartarazi dio auzitara joko duela, elastikoetatik Euskal Herriko mapa kendu ezean
"Nafarroa ez da Euskal Autonomia Erkidegoko beste probintzia bat" aldarrikatu du sare sozialetan Cristina Ibarrola UPNko presidenteak, eta futbol federazioko presidenteari eta Chivite presidenteari zuzendu zaie auzian esku hartu dezaten eskatzeko. Nafarroako Gobernuaren iritzian, ordea, "Athleticek ez ditu Nafarroako sinboloak arriskuan jarri".
Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta beste bat, osasun sistemaren egoera larria izatea"
UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNren parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.
Nafarroako Parlamentuak urtebeteko luzamendua onartuta, itunpeko sareko 14 ikasgelak ez dira itxiko datorren ikasturtean
UPNk bultzatutako ekimenak erregionalisten, PPren eta Voxen aldeko botoak jaso ditu. EH Bildu eta Geroa Bai abstenitu egin dira, eta PSNk eta Contigo Zurekin alderdiek kontra bozkatu dute.
Migratzaileen lan-baimenen eskumena Nafarroak har dezala eskatuko du UPNk
Gainera, migrazio arloko beste neurri batzuk proposatuko ditu, hala nola udalentzako laguntzak migratzaileen bolumenaren arabera doitzea, titulazioak homologatzea erraztea eta jatorrizko herrialdeetan kontratatzea errazteko Estatuko legeak aldatzea.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.
Konstituzioko laugarren xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari baita une honetan"
Cristina Ibarrolak adierazi du UPNren aspaldiko nahia dela xedapen hori indargabetzea, Konstituzioa erreformatuta, eta orain egiteko premiaren arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
UPNk Ibarrola aukeratu du Nafarroako hauteskundeetarako zerrendaburu, botoen % 85ekin
Ibarrolak esan du "Nafarroak behar duen aldaketa politikoa gidatzeko konpromisoarekin" heltzen diola erronkari, eta azpimarratu du bere alderdia dela "benetako alternatiba bakarra".
Cristina Ibarrola: "UPNk ez du sekula Maria Chivite presidente egingo"
Alderdiaren Egunean, UPNk Iruñeko Navarra Arenan egindako ekitaldian, Ibarrolak nabarmendu du bere alderdiak hauteskundeak irabaziko dituela berriro, baina oraingoan ez diola Maria Chiviteri presidente izateko aukerarik emango. "Ez diogu berriro akordio bat eskainiko, UPNk hauteskundeak irabazten baditu, Gobernua guretzat izango da", adierazi du.
Ibarrola eta Garcia Adanero Iruñeko zinegotzien dimisioa eskatu dute, "diskurtso xenofoboak" egiteagatik
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek egindako dimisio eskaera babestuko du PSNk. Sexu-eraso bat leporatzen zitzaien gizonen eta Udal Gobernuaren aurka, "kontrastatu gabe eta zorroztasunik gabe, gezurrak eta faltsukeriak" zabaltzea leporatu diete Ibarrolari eta Garcia Adanerori.
UCOren azken txostenak Nafarroako agenda politikoa astindu du
Txinan dagoen Maria Chivite presidenteak adierazi du bere Gobernuan ez dagoela ustelkeriarik. Foru Gobernua sostengatzen duten alderdiek, bestalde, kezka agertu eta zuhurtzia eskatu dute. Bestalde, oposizioak berretsi du Chivite ustelkeriak inguratuta dagoela.
UCOk Cerdani buruz egindako azken txostenak hautsak harrotu ditu Nafarroan
UPNk eta Nafarroako PPk Maria Chivite Foru Gobernuko presidentearen aurka egin dute, eta PSNk, berriz, Santos Cerdan buruzagi sozialista ohiaren "jokabide onartezina" deitoratu du.