PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Nafarroako PPren idazkari nagusi Sergio Sayasek gaur, Aberri Egunaren kariaz, esan du Nafarroa ez dela errepublika bat, eta ez dela inoiz euskalduna izango.
Bide horretan, Maria Chivite Foru Gobernuko presidenteari galdegin dio ez dezala EH Bildurekin itun gehiagorik egin.
X sare sozialean egin ditu adierazpenok buruzagi popularrak. "Nafarroa historikoki da forala eta espainiarra, ordenamendu juridikoak hori diolako, eta batez ere, nafar gehienek hori aukeratu dutelako", adierazi du.
Halaber, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eta Chiviteri leporatu die Foru Erkidegoan "abertzaletasun harrotu bat" existitzea.
Ibarrolak (UPN) adierazi du "Nafarroa ez dela inoiz Euskal Herria izango"
Bestalde, UPNko presidente Cristina Ibarrolak azpimarratu duenez, "UPN da Nafarroa Euskal Errepublikaren parte ez izatearen bermea", eta "Nafarroa ez da Euskal Herria, ez da inoiz izan eta etorkizunean ere ez da izango".
Zehaztu du UPN helburu horrekin jaio zela, alegia, "balizko euskal errepublika bati Nafarroa erantsi nahi diotenei aurre egiteko".
Ildo horretan, Ibarrolak salatu du EH Bilduk "bere nortasunari eta nafarren gehiengoaren borondateari erantzuten ez dion proiektu politiko bat inposatu" nahi duela Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik