Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Korrrikan ETAko presoen irudiak erakutsi izana ikertzeko agindu die Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari. UPN alderdiak martxoaren 25ean aurkeztutako salaketaren ondotik dator erabakia.
Zehazki, Francisco Ruiz Romero eta Alberto Viedma Morillas, Tomas Caballero eta Francisco Casanova UPNko zinegotzien hilketengatik zigortutako presoen, hurrenez hurren, argazkiak erakutsi zirela salatu zuen alderdi erregionalistak, eta argazkiak zeramatzaten pertsonak identifikatzea nahi du.
Euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat lekutatik igaro zenean erakutsi ziren irudiok.
X sare sozialean zabaldutako mezu batean, Cristina Ibarrola UPNko presidenteak eskatu du "ikerketa amaieraraino" iristea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik