UPN
Palestinarekiko elkartasun mezua "esan beharra nuen" esan du txupinazoko protagonistak
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako ordezkariek "Stop genocide" eta "Free Palestine" oihukatu dute sanferminetako txupinazoan, protokoloa hautsiz. Bat-bateko ekintza horrek ordezkari politikoen erreakzioa ekarri du.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.
Ibarrolaren arabera, "Chiviteren irtenbide duin bakarra" dimisioa da
Cristina Ibarrola UPNko presidentearen esanetan, "susmopean eta gainbeheran dagoen gobernu baten gidaritzari" eusten dio Maria Chivitek. "Haren ibilbide politiko osoa altxatu, zuzendu eta kontrolatu dutenak erori dira: Cerdan eta Alzorriz. Berak eusten dio oraindik, baina badaki eroriko dela, ezingo duela saihestu", erantsi du.
Ibarrola (UPN): "Chiviteren gobernua azkenetan da, eta irtenbide duin bakarra dimisioa da"
UPNko presidentearen hitzetan, PSNren zuzendaritzaren "duintasuna galdu da jada", baina "Nafarroaren eta nafarren duintasuna jokoan dago, eta horri eutsi egin behar zaio".
Ibarrolaren ustez Chivitek dimisioa eman beharko luke "Belateko lanak Cerdanen enpresari esleitu bazaizkio"
Cristina Ibarrola UPNren presidentearen iritziz, "agerikoa da Chivite presidentea gero eta inguratuago dagoela". "Nafarroan esleitutako obra publiko handiena Cerdanen % 45eko parte-hartzea duen enpresa bati" esleitzea "eskandalua" dela esan du.
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.