IRUÑEKO UDALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarrola eta Garcia Adanero Iruñeko zinegotzien dimisioa eskatu dute, "diskurtso xenofoboak" egiteagatik

EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek egindako dimisio eskaera babestuko du PSNk. Sexu-eraso bat leporatzen zitzaien gizonen eta Udal Gobernuaren aurka, "kontrastatu gabe eta zorroztasunik gabe, gezurrak eta faltsukeriak" zabaltzea leporatu diete Ibarrolari eta Garcia Adanerori.

GRAFCAV8013. PAMPLONA, 23/12/2025.- El alcalde de Pamplona, Joseba Asirón (2i), acompañado del concejal delegado de Acción Social, Txema Mauleón (i), del concejal delegado de Promoción Económica, Promoción Europea, Innovación, Juventud, y Cooperación al  Desarrollo, Mikel Armendáriz (2d) y de la concejala delegada de Igualdad, Acción Comunitaria, Barrios y Diversidad Cultural, Zaloa Basabe, durante la rueda de prensa que han ofrecido este martes en Pamplona en la que han pedido la dimisión de los concejales Cristina Ibarrola (UPN) y Carlos García Adanero (PP) por sus "discursos xenófobos" en torno a la agresión sexual que tuvo lugar en Pamplona el pasado 23 de octubre tras la cual la Policía Municipal detuvo a cuatro personas por su presunta implicación en los hechos, aunque la titular del Juzgado de Violencia sobre la Mujer nº 1 de Pamplona les exculpó tras recibir las pruebas de ADN. EFE/Villar López
Iruñeko gobernu taldeko kideak prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin udal taldeek Cristina Ibarrola (UPN) eta Carlos Garcia Adanero (PP) zinegotzien dimisioa eskatu dute, urriaren 23an Iruñean izandako sexu-erasoaren karietara egindako "diskurtso xenofoboengatik"

Udaltzaingoak lau pertsona atxilotu zituen gertakarietan ustez parte hartzeagatik, baina Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko Epaitegiko titularrak aske utzi ditu aste honetan, DNA probak haien profil genetikoarekin bat ez datozela egiaztatu ondoren.

Joseba Aseniron Iruñeko alkateak agerraldi bat eskaini du komunikabideen aurrean, Txema Mauleon Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatuarekin, Mikel Armendariz Sustapen Ekonomikoko, Europako Sustapeneko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi delegatuarekin eta Zaloa Basabe Berdintasun, Gizarte Ekintza, Auzo eta Kultura Aniztasuneko zinegotzi delegatuarekin batera.

Alkatearen ustez, "hasierako arduragabekeria hori -kontrastatu gabeko filtrazioei sinesgarritasuna ematea eta gobernu talde honi erasotzeko erabiltzea- larriagotu egin zen hurrengo asteetan behin eta berriz errepikatu zutelako"."Gobernu talde honen eta atxilotuen aurka egindako akusazioak gezurren eta faltsukerien segida izan ziren, zorroztasunik, kontrasterik eta lotsarik gabe zabaldutakoak".

Ibarrolak eta Garcia Adanerok erakutsitako jarrerak "ez dira bateragarriak hiri honetako alkatetza lortu nahi duen norbaitekin", eta, beraz, bien dimisioa eskatuko dute hurrengo osoko bilkuran. 

Iruñeko PSNk babestu egin du Udaleko gobernu taldeak erantzukizun politikoak eskatzeko hartu duen erabakia. Marina Curiel bozeramaileak azpimarratu duenez, horrelako kasu batean, "lehentasuna biktimaren babesa, zorroztasun informatiboa eta errespetu instituzionala izan behar dira beti, eta ez interesatutako etekin politikoa bilatzea".

Aipatutako bi zinegotziek arbuiatu egin dute Udal Gobernuaren eskaria. Cristina Ibarrola UPNko bozeramailearen esanetan, "ezin da politikan Asiron baino beherago erori". Horrez gainera, festa hartan zeuden "milaka gazteren segurtasuna ez bermatzea" leporatu dio. 

Bien bitartean, Garcia Adanero PPko bozeramailearentzat,  "Asiron eta bere taldea ez daude inoren dimisioa eskatzeko moduan, nortzuk diren kontuan hartuta". "Milaka gazte biltzea aurreikusita zegoen inguru batean legez kanpoko asentamendu bat ahalbidetzea arduragabekeria" izan zela uste dutela berretsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X