Servinabarrek 22.000 euro eman zizkion Cerdanen arrebari, eta 68.000 euro, Oscar Arizcuren UPNren presidenteorde ohiari
Hori omen dakar Nafarroako Foru Ogasunak Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuaren esku jarri duen dokumentazioak.
Nafarroako Ogasunak Auzitegi Goreneko 'Koldo auzia'ren ardura duen epaileari jakinarazi dionez, Servinabarrek 22.200,84 euro ordaindu zizkion Belen Cerdani, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren arrebari.
Dokumentazioan Oscar Arizcuren Pola UPN alderdiaren presidenteorde eta parlamentari ohiari Servinabarrek egindako 68.970 euroko transferentziak ere nabarmentzen dira. Zehazki, hiru ordainketa agertzen dira: 32.670, 29.040 eta 7.260 eurokoak.
Hori ondorioztatzen da Nafarroako Foru Ogasunak Leopoldo Puente magistratuaren esku jarri duen dokumentaziotik. Instruktoreak, zehazki, Santos Cerdanen, Servinabar 2000 konpainiaren eta Joseba Antxon Alonsoren zerga-informazioa eskatu zuen, azken hori enpresaren administratzailea baita eta buruzagi sozialista ohiarekin harremana omen zuen.
Hirugarrenekin egindako operazioen urteko aitorpenean agertzen da Cerdanen arrebari, Maria Beleni, enpresa horrek 22.200,84 euro eman zizkiola guztira. Gaur egun, PSOEren zinegotzia da Milagron (Nafarroa).
Guardia Zibilak salerosketa-kontratu pribatu bat aurkitu zuen miaketa batean. Kontratu horren arabera, Cerdanek Servinabarren 1.350 akzio (% 45) erosi zituen, 6.000 euroren truke. Enpresa horri Nafarroako Gobernuaren obrak esleitu zitzaizkion, eta 75 milioi euro baino gehiago eskuratu zituen.
Auzitegi Gorenean egindako deklarazioan, Alonsok azaldu zuen Cerdanek ez zuela inolako zerikusirik izan kontratu horrekin. Izan ere, enpresaburuak zehaztu zuen 2015ean egindako zirriborro moduko bat izan zela. Orduan, Cerdanek politika uztea planteatu zuen, PSOEk Nafarroan lortutako emaitza txarrak zirela eta. Biek ala biek agiri hori prestatu zuten baldintza batzuk ezartzeko, baina paper horrek ez zuen inoiz baliorik izan, sozialistak politikan jarraitzea erabaki zuelako.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak adierazi duenez, Servinabar "ad hoc sortutako sozietatea da, irabaziak lortzeko", Mina Mugaren obrarekin eta Acciona enpresarekin Aldi Baterako Enpresa Elkartean (ABEE) egindako "beste obra batzuekin, baina ez dago jasota haiei ekarpen zehatzik egin ote zaien".
Auziaren epaile instruktoreari bidalitako dokumentazioaren artean, Servinabarren jardueraren indizea dago. Bertan zehazten denez, Alonso enpresaren ordezkari bakarra izan zen aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko operazioan, Accionarekin aurrera eraman zituzten proiektuetan.
Horien artean daude Navarra Arena egokitzeko lanak, Nafarroako Artxibo Nagusi zaharraren eraberritzea, Belateko tunelen obra eta Eguesen (Nafarroa) babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea.
Konpainiaren jarduera indize horretan bertan, Fernando Merino Accionaren Nafarroako ordezkari izandakoa ere agertzen da. Alonsok Gorenean deklaratu zuen egun berean epailearen aurrean agertu zen Merino, hain zuzen ere, eta ukatu egin zuen obra publikoak haren enpresari esleitzearen truke ordaindu izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.