KOLDO AUZIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

UCOren arabera, Cerdanek Servinabarren % 45 erosi zuen 6.000 euroren truke

Salerosketa kontratua 2016ko ekainaren 1ekoa da, eta Antxon Alonsok zituen 3.000 partaidetzetatik 1.350 erosi zituen Santos Cerdanek, bakoitzak euro bateko balioarekin. Guardia Zibilaren UCOk gaur bidali dio agiria Gorenari.

MADRID (ESPAÑA), 24/06/2025.- La Policía Nacional ha acudido a la casa del exdirigente socialista, Santos Cerdán, implicado en el llamado caso Koldo, para revisar dos paquetes recibidos por el que fuera número 3 del PSOE y que, al parecer, no esperaba. EFE/ Rodrigo Jiménez

Espainiako Polizia Santos Cerdan buruzagi sozialista ohiaren etxean izan da gaur. Argazkia: EFE

Guardia Zibilaren UCOk Koldo auzia ikertzen ari den Auzitegi Goreneko epaileari igorri dio Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak 2016an Servinabar enpresaren % 45 bereganatzeko egindako kontratua, 6.000 euroren truke.

Kontratuak lau orrialde ditu, guztiak Cerdanek eta konpainiaren jabeak, Antxon Alonsok, sinatuak, Servinabarreko azken zigiluarekin.

Salerosketa kontratua 2016ko ekainaren 1ekoa da, eta Cerdanek 1.350 partaidetza erosi zituen, Alonsok zituen 3.000tik, bakoitza euro bateko balioarekin.

UCOk eskritura hori aipatu zuen Cerdanen dimisioa eta ondorengo inputazioa ekarri zuen txostenarekin batera zeuden frogetan, baina ez zuen aurkeztu Antxon Alonsoren etxean egindako miaketan aurkitutako agiria.

Hori dela eta, ikertuaren defentsak epaileari eskatu zion, eta epaileak Guardia Zibilari. Gorenak gaur jaso du Guardia Zibilak bidalitako dokumentua.

Bestalde, Cerdanen defentsako iturriek azaldu dutenez, UCOk aurkitutako dokumentua jaso dute azkenean.

Iturri horien arabera, agiria "soilik kontratu pribatu bat da, publiko bihurtu ez zena", eta, beraz, "ez zuen eta ez du inolako eragin juridikorik".

Azken batean, Servinabarrek duela egun batzuk komunikabideei jakinarazi ziena berresten dela uste dute: "Santos Cerdan ez zen inoiz enpresa horretako kide izan, eta ez du inoiz Servinabarren jardueratik eratorritako dirurik kobratu". 2016an, Servinabarren helburu soziala ez zen gaur egun duen bera, gaineratu dutenez.

Azkenik, asteleheneko deklarazioan Santos Cerdanek dokumentu horri buruzko azalpenak emango dituela iragarri dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X